ALDARAZPENA

“Premiazko” gaietarako 4,5 milioi euro lotu dituzte

Durango.  2008ko maiatzaren 07a, 19:14
Udalbatzarrak 4,35 milioi euroko aurrekontu aldarazpena onartu du “premiazko” hainbat diru-atal bideratzeko. Besteak beste, igerilekua (2,3 milioi), Kalebarriko liburutegia (600.000 euro), Kurutze Santua (294.000 euro) eta hainbat hirigintza obrarekin (300.000 euro) lotu dute dirua, edo, hainbat eraikinetan inbertsioak egiteko (320.000 euro) eta Astarloa Kulturgintzako egitasmo museografikorako (70.000 euro). EAJ, PSE-EE eta PP alde agertu dira eta kontra EAE udal taldea eta Aralar; EB-Berdeak abstenitu egin dira.

EB-Berdeek dioenez, atal batzuek eman gura jaken lehentasunik ez dute eta Udalkutxan diren sei milioi eurotik 4,5 bideratuko dituzte: “Politikoek eztabaidatu behar dituzte aurrekontua eta lehentasunak, eta aurrerantzean aldarazpenak deboraz eta ahalik eta akordio handienarekin aurkeztea gura genuke”.

 Gai batzuetarako dirua bideratzea premiazkotzat jo du Aralarrek ere: “Igerilekuetarako, zelan dauden ikusita, izan daiteke premiazkoa dirua bideratzea, eztabaidagarria bada ere. Hala ere, aintzat hartzekoa da haurtzaindegi publikoan 50 leku daudela eta kultur azpiegitura duinik ez daukagula”. Gaiok aurrekontu proposamenaren zuzenketetan jaso ziren; umeentzako parkeen egoeraren azterketa ere bai. Zuatzola parkerako atalari, berriz, ez deritze premiazko. “Eztabaida orokorra behar da”.

EAE-ANV udal taldeak Gobernu Taldearen jokaera kritikatu du: “2007an batzordeetara eroan zen zirriborroa eta urtarrilean izan dugu proposamena. Ogasun batzorde bi eta martxora arte ez dugu berririk izan. Negoziatzen ibili ei da Gobernu Taldea; normala, herria norantz eroan batzen du-eta aurrekontuak. Baina inor ez da gugana etorri”. Ez ei dute Udala geratzerik gura, ezta batutako proiektuak ez garatzea ere, baina prozedurari ez deritze “egoki”.

“Erantzukizun politikoari” eutsi dio PSE-EEk: “Egoeraz jabe gara. Lehentasunezkoak dira gai batzuk eta ez dugu Udala geratu gura”. Egindako zuzenketak kontuan hartzea ere eskatu du. PP be ados agertu da, “batzordeetako diktamena dakarte-eta”. EAJk proposamen teknikoa dela azaldu du, “Udalaren jarduera geratu gabe eta premiazko kontuak batuz. Aurrekontua gura dugu, baina, oraingoz aldarazpenak beharko dira. Berba egin beharko dugu eta prest gaude”.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia