Batzar informatiboa

Saihesbidearen inguruko batzarrerako deialdia

Izurtza.  2008ko maiatzaren 08a, 15:39
Batez be errepidearen izkinetan bizi diren herritarrendako interesekoa izango delakoan, Udalak saihesbidea egiteko daukan egitasmoari buruzko informazinoa zabaltzeko batzarra egingo dau, maiatzaren 14an. 19:00etarako Udaleko pleno aretoan egin dabe batzar informatiborako deialdia, eta bertan izango dira bai Lorea Muņoz alkatea bai Udaleko arkitekto eta teknikaria. Udaleko Hirigintza batzordeko ordezkariek be batzarrerako deialdia jasoko dabela azaldu deuskue.

Lehenago Abiadura Handiko Trenaren inguruan egin daben moduan, azaldu deuskue Udalean, herritarrei informazinoa helarazotea eta euren eritzi, ekarpen eta galderak entzun eta erantzutea izango da datorren eguazteneko batzarraren helburua. Iker Ballarin zinegotziak azaldu deuskunez, “izurtzarren eritziak jaso eta horreen arabera ekiteko” informazino elkartrukaketa hori bultzatuko dabe. Herriarendako egitasmo oso inportantea dela saihesbidea dinoe, eta herritarrek batzarrera gerturatzeko interesa izango dabela itxaroten dabela be azpimarratu dabe.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia