ATXILOKETA

Adolfo Abasolo atxilotu dute

Iurreta.  2008ko maiatzaren 09a, 10:21
Adolfo Abasolo atxilotu zuen, atzo, arratsaldean, Iurretan bertan, 2003an Bizkaiko auzitegiak ezarri zion kartzela zigorra osatzeko falta zaizkion sei hilabeteak betetzeko.
 
abasoloatxilotua.jpgErtzainak agertu direnean, tentsio momentuak egon ziren horien eta hainbat herritarren artean, jakin eragin duten moduan. “Gutxi falta izan zaie beste herritar bat ere beraiekin eramateko”. Ertzantzak “beste behin ere erakutsi duen jarrera errepresibo eta oldarkorra” salatu gura izan dute iurretarrek. “Zergatik atxilotzen dute orain? zer dela eta berriro kartzelara, orain bi urte aske utzi eta gero?”. Atxiloketari “onartezina” deritze.

 Durangoko Komisariara eraman zuten Abasolo, eta bertan egin du gaua.
Atxiloketa gertatu eta berehala manifestazioa egin zuten iurretako kaleetatik, eta gaurko ere manifestaziorako deialdia egiten dute, 20:00etan.
 
“Adolfo PNVren Ertaintzek egindako muntaia baten ondorioz epaitu eta zigortu zuten (HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurkako manifan izandako istiluen ondorioz), eta gaur berriro eta PNV eta bere Ertzainek dira herritik eraman dutenak”.

HBko mahai nazionalaren espetxeratzearen aurka 1997ko otsailaren 15ean eginiko manifestazio batean izandako istiluen ondorioz atxilotu zuten Abasolo. Gertaera horiengatik bost lagun epaitu zituzten 2003. urtean Bizkaiko auzitegian. Abasalo, Pablo Ussia eta Joseba Velez kartzelaratzeko agindua eman zuen epaileak. 2006. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu eta aske geratu ziren Abasolo, Ussia eta Velez. Hiruak, ordea, berriz atxilotu dituzte aste honetan. Ussia asteartean eta Velez herenegun.
 

Gehitu zure erantzuna

Anónimo 2008-05-12 18:27
PNV baina... baina nora? Aupa adolfo, gogor eiņ!
Anonimo 2008-05-12 15:52
Eutsi goiari!!
alex (atxondo) 2008-05-9 20:18
Itziarrentzat da email hau: vakituning@hotmail.com
alex (atxondo) 2008-05-9 20:16
nire emaila auxe da: vakituning@hotmail.com
Anónimo 2008-05-9 19:40
Esaiezue Adolforen familiari ez dela zilegi indarkeria erabiltzea, esaiezue bide demokratikoak bakarrik erabili daitezkeela, eta ziur ulertuko duela, eta baietz esango dizuete. Esplikaiezue Adolforen familiari zergatik daramaten, berriro, barrura, duela bi urte libre utzi eta gero, ziurrenik ez du ulertuko. Esplikaiezue.
Olatz 2008-05-9 18:40
Besarkada bero bat!!
unai 2008-05-9 12:19
Besarkada bat eta animoak Adolfori eta bere familiari!

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia