INBESTIDURA

Alkatearen makila hartu dau Aitziber Irigorasek

Durango.  2008ko maiatzaren 08a, 18:26
irigorasGorrotxategi.jpgJuan Jose Ziarrustaren testigua jaso du Aitziber Irigorasek, azken urteotan Durangoko alkateordea izan denak. Aurretik, Ziarrustaren heriotzaren ondoren, Pedro Luis Urainek hartu zuen hutsik geratutako zinegotzi kargua, “herri subiranoaren aurrean”.

EAE udal taldeak bakarrik mantendu zuen alkategaia: Oier Perez. “Koherentzia” arrazoitu zuten, “herritarrek emandako arduragatik eta aldaketa emateko aukera dagoelako”. Aralarrek, berriz, alkatea “herritarrek aukeratutakoa edo alderdien artean adostutakoa” izan behar dela arrazoitu zuen alkategaia ez mantentzeko. Gainerakoek uko egin diote hautagaia aurkezteari.

Azkenean, Irigorasek aldeko zazpi boto jaso zituen eta Perezek hiru; gainerako hamar zinegotziek zuri bozkatu zuten.  Legeak zehazten duen moduan, udal hauteskundeetan boto gehien lortu zituen alderdiaren hautagaiak hartu zuen alkatearen makila. “Ohore handiz” hartu zuen kargua Irigorasek, “egoera tamalgarria izan arren”. Betebeharrak “zintzo” eta hartutako konpromisoak “leial” betetzeko ardura hartu zuen. Alderdia, herritarrak, senideak eta lagunak eskertu eta Juan Jose Ziarrusta eta bere lana goraipatu zituen. 

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia