ARETO FUTBOLA

Txapeldunen usaina hartzen

Bizkaia.  2008ko maiatzaren 09a, 14:59
Arestian aipatu bezala, zapatuko partida erraza izan zen mallabitarrentzat. Iurretako Dantxari taldea zuten arerio eta aurreko jardunaldian galdu ondoren, irabazteko grina biziz ziren mutilak. Lehen zatian oso sendo agertu ziren defentsan batez ere eta ez zieten iurretarrei aukera handiegirik eman. Zuloak ederki itxi zituzten eta erasoan ere ongi ibili ziren. Baloiaren mugimendu azkarra izan zen lehen zatiko golaren gakoa. Alde batetik bestera zelai osoan zabal jarrita jokatu zuten mallabitarrek eta azkenean Zorik egin zuen gola 1-0ekoa markagailuan jarriz. Lehen zatia horrelaxe amaitu zen eta mallabitarrak poz-pozik joan ziren aldageletara. Iurretarrek ez zuten awparteko ezer egin lehen zatian.
Bigarren zatiaren hastapenetan Dantxari indartsu bat ikusi ahal izan zen, berdinketaren bila gupidarik gabe zihoana. Erasoan tinko saiatu ziren iurretarrak baina berdinketa lortu ordez gol gehiago jaso zituzten. Izan ere, defentsa malguagoa egin zuten erasora jotzeko eta Mallabiak abagunea ederki aprobetxatu zuen. Hiru gol egin zituzten etxekoek partidua erabakita utziz. Josu, Ortzi eta Egurrola kapitaina izan ziren bigarren zatiko golegileak. Dantxarik etsi egin zuen orduan baina gutxien uste zuenean, hots, azken minutuetan gola egin zuten iurretarrek falta jaurtiketa batean.
Larunbatean izango da beraz Mallabiaren hurrengo zita. Elorrion jokatuko dute Abadiņoko Gaztetxieren aurka eguerdiko 14:45etan eta partidu biziki garrantzitsua izango da. Azkenaurreko partida izango da asteburukoa. Izan ere, azken jarduna etxean jokatuko dute mallabitarrek durangoko Kurutziaga Ikastola B taldearen aurka.

Gehitu zure erantzuna

dfghk 2008-07-28 05:18
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia