SASKIBALOIA

Lesioen infernua igarota garaipena poltsikoan

Durango.  2008ko maiatzaren 09a, 15:01
Lecrerc taldea etorri zen durangora, EBA ligara igotzeko borrokan dauden taldeetako bat hain zuzen ere, baina durangarrek ez zuten etsi eta lan handiaren ondoren garaipena patrikaratu zuten. Parekatuta hasi zen norgehiagoka, zazpigarren minutuan 12-17 zeudelarik. Baina Tabirako indartsu agertu zen defentsa lanetan batez ere eta arerioaren hutsei esker atsedenaldira 42-35 joan ziren. Hirugarren zatian egon zen durangarren garaipenaren gakoa. Lecrerc gogor defendatzen hasi zen eta Tabirakok ezin zuen baloirik saskiratu. Hala ere, durangarrak tinko mantendu ziren atzean  eta Lecrerc-ek 8-14ko partziala egin arren, durangarrek ongi eutsi zioten markagailuari.
Laugarren laurdenean arerioek estrategia aldatu zuten pibotei baloiak pasatuz. Dena dela, Tabirakok bi baten aurkako defentsa egin zuen behealdean eta hainbat baloi ostu zituen ondoren kontraerasoak eginez. 32. minutuan Lecrerc aurretik jarri zen markagailuan 54-56 baina Tabirakoren defentsak buelta eman zion markagailuari; 62-56 jarri ziren berriro etxekoak. Azken minutuetan partida durangarrek dominatu zuten eta merezitako garaipena eraman zuten beraz Landakoko kiroldegitik; 77-69 izan zen azken emaitza.
Orain arte emaitza txarrak lortu arren Tabirakok burua altxatzeko arrazoi dezente ditu larunbateko garaipenaren ondoren. Azken postuan dira oraindik ere durangarrak baina borrokatzeko prest dira, ahalik eta goren heltzeko. Zornotza, CNP-UPNA eta Fundacion Euskotran Baskoniarekin batera berdinduta daude sailkapenaren zonalde gorrian. 

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia