Anboto
 

LANUEZTEAK

Lau orduko lanuzteak egin dituzte Egañako langileek

Zaldibar - 2008ko maiatzaren 16a, 15:29
Lan-hitzarmen “guztiz arrazoizkoa” exijitzeko txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egin dituzte Zaldibarko Egaña S. A. lantokiko beharginek, Enpresa Komiteak deituta (ELA, LAB eta CCOO). Maiatzaren  8an eta 15ean egin dituzte lanuzteak, nabarmendu dutenez, eskari “guztiz arrazoizkoak” aldarrikatuz.

CIE taldeko enpresa horretan 166 behargin inguruk dihardu eta deitutako egaina_langileak.jpglanuzteekin bat egin dute 107 langilek. Enpresa Komitekoek azaldu dutenaren arabera, “lan-hitzarmen ahalik eta arrazoizkoena aurkeztu dugu, enpresarekiko hurreratze-ituna. Hala ere, enpresa beheranzko eskaintzan gogortu da”.

Beharginekiko “mespretxu jarrera” salatu dute, oro har %8tik beherako igoera planteatu dutela nabarmenduz. Egoera “guztiz salagarria” eta “asaldagarria” dela diote Egañako langileek.

Enpresak “beherantz negoziatzen” jardun duela salatu dute langileek, eta “arazoa enpresa-estrategian” dagoela: “Urteetako lorpen sozialak ere kendu gura dituzte; errelebo-kontratuak, gaixotasun-bajetan mutuak ez esku-hartzea… Eta gainera, beheranzko eskaintza ekonomikoak egiten dizkigute. Horren kontra borrokatuko dugu”. Diotenez, ez die “batere eskaintza ez sozial ez ekonomikoa” egin.

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra