MOZINOAK

Lurraldeko Zapi-planarekin lotutako mozinoak aurkeztuko dituzte

Bizkaia.  2008ko maiatzaren 27a, 10:25
Durangaldeko lurraldeko zati-planari alegazioak aurkezteko hile biko epea luzatzea, batetik, eta, bestetik, Udalak herritarrei informazioa zabaltzeko baliabideak jartzen hasi daitezela eskatuz mozioak sartuko dituzte eskualdeko Udaletan. Halaxe eman du jakitera Durangaldeko Ezker Abertzaleak.

Joan zen maiatzaren 23an argitaratu zen Durangaldeko lurraldeko zati-plana eta alegazioak aurkezteko epea zabaldu barri da. Ildo horretan, hainbat  kanpaina bideratuko dituzte, “lurralde zati-planerako proposamenak helarazteko eta kritikagarriak begitandutakoak atzera botatzeko”. Herritarrei “informazioa zabaltzea” dute helburu, eta informazio-panelen bitartez zati-plana zelako eragina eta alegazioetarako aukerak erakutsi gura dituzte.

Durangaldeko lurraldeko zati-planak eskualdearen garapen ekonomiko-sozial eta kulturala batzen duela gogorarazi dute, 8-16 urte bitarteko urte epea batzen duena, eta “onartezina” deritze herritarren parte hartzea ez bideratzea. “Lurraldearen antolaketan paper oso garrantzitsua betetzen du eta eragingo duen lurralde horren ezaugarriak hartu beharko lituzke kontuan, bertoko biztanleria ez eze”. Gaineratu dutenez, “oreka topatzea ez da erraza, baina, eztabaida sakona behar da. Ez dago lurrik soberan. Gero eta gutxiago dago, eta hainbat herritan egindako garapen proiektuk eraso handia egin dute”.

Durangaldeko Ezker Abertzalearen ustean “herritar guztiei zabaldutako eztabaida” behar da, “informazioa ezkutatu gabe eta herritar, elkarte eta kolektibo guztiekin batera”. Nabarmendu dutenez, “politika integral bat adostu ahal izateko prozesu integrala behar da”.

ezkerabertzalePTP.jpgLurraldeko zati-plana osatzeko hainbat urte behar izan direla diote ezker abertzaleko ordezkariek — hainbat gaietan aditu diren teknikoekin—, alegazio epea, berriz, hile bira mugatu izana kritikatu dute. “Hasieratik ekiditu da parte hartzea, Europako legedia aintzat hartu gabe. Bertan jasotzen da lurralde ordenazioan parte hartze aktiboa bideratu behar dela. EAEko ordenazio irizpideek ere parte hartzearen garrantzia batzen dute”. Hile bi agiri horren analisi eta eztabaidarako nahikoa denbora ez dela diote: “Bizkaiko diputazioa horren jabe izan behar da eta medioak jarri beharko lituzke agiri hori sozializatzeko”.

“Kaltetu izango direnei erantzuteko ezelango planteamendurik” batzen ez dela kritikatu dute ezker abertzaleko ordezkariek eta mahai sektorialak sortu behar direla nabarmendu: “herritarrak burutu ondorengo bidetik izango dute barri”. Adierazi dutenez, lurraldeko zati-plana “aztertuko” dute, izango duen eragina, eta aurkeztu daitezken alternatibak. Horretarako ahalik eta jende gehien batzea gura dute.

Zehaztapen falta

Lurraldeko zati-planak, besteren artean, Abiadura Handiko Trena (AHT), Beasain-Durango saihesbidea eta Iurreta eta Zornotza artean hainbat industri pabiloi batzen dituela gogoratu dute. Hala ere, hainbat zehaztapen falta direla uste dute: “Harrobien egoera eta AHTaren lanekin lotutako zabortegien kokapena ez da zehazten. Industri kokagune batzuei ez deritzegu egoki eta ekipamenduak Durangon batzen dira. Zerbitzuak Durangon batzen dira eta inguruko herriek jasango dute industriguneen eragina”.

Zati-planak 7.330-11.728 etxebizitza aurreikusten ditu hurrengo 16 urtean eregiteko. “Gehiegizkoa” deritze horri: “Hala ere, badakigu tarte hori zabaltzeko alegazioak aurkezteko direla”. Bestalde, mugikortasunarekin lotutako arazori aurre egiteko, diotenez, “auto kopurua jaistea baino errepideak gehitzea da planteamendua. Garraio pribatua bultzatzeko. Horri kontraesana deritzogu”. Durangaldeko Ezker Abertzaleak dio “garraio eredu agortua” dela hori eta lurraldeko zati-planak hori bultzatzen duela.

Gehitu zure erantzuna

fgjkhl 2008-07-28 06:47
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia