TXIRRINDULARITZA

175 txirrindularik parte hartuko dute Emakumeen XXI. biran

Iurreta.  2008ko maiatzaren 29a, 12:35
Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatu du aurten ere XXI. emakumeen bira. Urtero moduan lau etapa izango ditu eta nazinoarteko eta txirrindulariek hartuko dute parte. Giroarekin batera, emakumeen txirrindularitzako txapelketa garrantzitsuenetariko bat da.

Lehen etapa ekainaren 12an jokatuko da eta durangaldean zehar izango da. Iurretan bertan hasi etapa eta Zornotza, Lemoa, Berriz, Abadiņo, Durango, Zaldibar Mallabia eta Garaitik pasatuko da. Guztira 77 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partehartzaileek. Etapa honek bere zailtasunak izango ditu, Trabakuko gaina edo Areitiokoa, kasu.
Txirrindulariek ez dute deskantsatzeko asti gehiegirik izango. Izan ere, hurrengo egunean bertan jokatuko da bigarren etapa eta  oraingoan 84 kilometro egin beharko dituzte. Arrigorriagan hasi eta bukatzen den ibilbide honetan,  Basauri, Amurrio, La Peņa,  Arrankudiaga, Berganza, Gutiolo eta Zaratamo zeharkatuko dituzte partehartzaileek, besteak beste. Aurreko eguneko etaparekin alderatuta, honek gora-behera gutxiago izango ditu baina hirugarren mailako gain bat igo beharko dute txirrindulariek. Las Chozas izango da zehazki eta 45. kilometroan dago kokatuta, ibilbidearen erdian beraz.  
 HIrugarren etapa berezi samarra izango da, bi ataletan banatu baitute. Ekainaren 14an jokatuko da eta lehenengo atalak 13,6 kilometro izango ditu. Urduņan hasi eta Arbieto, Artomaņa, Delika eta Tertanga zeharkatu ostean, Urduņan bertan bukatuko da.  Zamarroko 350 metro inguruko gaina izango da proba honetako zailttasunik handiena. Bigarren atalean berriz, Urduņan hasi eta Iurretaraino joan beharko dute txirrindulariek. Artziniega, Aixerrota, Gordexola, Sodupe, Zorroza, Bilbo eta Eubatik pasatuko dira kirolariak eta Iurretako Maspe kalean bukatuko da 82 kilometro ditu.
Azkenik, ekainaren 15ean etapa gogorrena egin beharko dute txirrindulariek. Eibarren hasi eta bukatuko da 110 kilometro dituen ibilbide hau eta hainbat herritatik pasatuko da. Elgoibar, Markina, Ondarroa, Deba, Elgeta  eta Soraluze izango dira ibilbide hau egitean txirrindulariek zeharkatuko dituzten herrietako batzuk. Ibilbidearen luzeeraz gain, zailtasun berezia izango du etapa honek lehenengo mailako eta hirugarren mailako gainak igo beharko baitituzte. San Migeleko gaina (3.mailakoa) izango da lehenengo gaina eta Asentzio (1.maila) bigarrena.
Partehartzaileen artean, Italiako, Erresuma Batuko, Valentziako eta Euskal Herriko taldeak izango dira nagusi baina guztira,  nazioarteko txirrindulariak dituzten 18 taldek horietako 175 txirrindularik hartuko dute parte. Bizkaia Durango taldea ere txapela lortzen saiatuko da, Arantzazu Azpirozek, Ana Belen Garciak, Iosune Murillok, Katrine Josefssek, Dorleta Zorrillak eta Mireia Epeldek parte hartuko dutelarik  

Gehitu zure erantzuna

sdhj 2008-07-28 07:10
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia