Eskaria

Sei urtera arteko umeentzat eskola eske

Mañaria.  2008ko ekainaren 05a, 12:34
Haurtzaindegiaren inguruko berri emateko orain hainbat aste izandako batzarrean egin zuten bertaratutako gurasoek eskaria: bi urtera arteko umeentzako haurtzaindegia zabalduta, gutxienez umeek sei urte egiten dituzten arteko eskola zerbitzua izatea herrian.

Gurasoon jarrera da, behin umeak lehenengo urteetan euren herrian izateko aukera izanda, oso aproposa litzatekela sei urtera arteko umeak ere Maņarian eskolaratzeko aukera eskaintzea. Haurtzaindegiaren inguruko batzarrera batutako herritarrek Udalari egindako eskaria dela nabarmendu digute interesdunek eta, oraindik, zehazteko dagoen eskari eta asmoa baino ez dela ahotan darabilguna. Gurasoengandik zuzenean jasotako eskaria Udalean jakinaraziko dute batzarrean egon ziren ordezkariek, eta gauzatzea posible ote den aztertuko dute.

Azken urteetan baino ume gehiago jaiotzen dira azkenaldian herrian, eta datorren ikasturtean ere hainbat jaiotza izango dira. Herriaren etorkizunerako eta bizibarritzeko ezinbesteko jotzen dute askok, haur direnetik hasita, herrian eta herriko beste umeekin bizimodua egin ahal izatea umeek. 

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia