BISITA

Kultura trukea egingo dute Kataluniarekin

Otxandio.  2008ko ekainaren 19a, 16:23
Katalunia eta Euskal Herriaren arteko “idiosinkrasia” eta “kultura aberastasuna” lau haizetara zabaldu guran, kultura-trukea antolatu dute Udalak eta Santa Maņa kultur elkarteak elkarlanean, Kataluniako Sabadell herriarekin.

Domekan, 14:30ean, harrera egingo die agintariek, Ikurrina eta Estel.ladaren igoerarekin, Sabadelletik etorriko diren 130 lagunei; aurreskua ere eskainiko die. Martitzenera arte izango dira Otxandion katalanak, herritarren etxeetan ostatu hartuz.

Denetariko adinak batzen dituen taldea etorriko da Sabadell-etik eta guztientzako egitaraua da osotutakoa. Domekan, harrera egin eta gero, 18:00etan, Otxandioko trikitilariekin eta Kataluniako danborrari eta dultzaineroekin kalejira egingo dute herrian zehar. Jarraian, txalaparta saioa, bertsoak eta Urduri dantza taldearen ekitaldia eskainiko dute.

Giza-gaztelua

Castellers de Sabadellen eskutik giza-gazteluaren erakustaldia hasiko da 19:00etan.

San Joan bezperan ere izango da ekitaldirik. Haurrentzako jolasak izango dira, batetik, 10:00etan, eta, bestetik, helduei begirako irteerak. Nebera bisitatuko dute, Urkiolako hiru kurutzetako balkoia eta Rochman koop. lantegia ez eze. Idiazabalgo gazta zelan egiten den ikusteko bisitak ere egingo dira hainbat baserrira.

Pilota partiduak hasiko dira 17:00etan, eta 21:00etan kalejira dultzainero eta giza-gazteluen erakustaldiekin. Forques de Can Deu-ren eskutik su artifizialen erakustaldia ere egingo dute, txistularien eta auzoetan isiotuko diren suen laguntzarekin.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia