TXIRRINDULARITZA

Marianne Vos-ek irabazi du aurtengo Emakumeen Bira

Iurreta.  2008ko ekainaren 20a, 14:24
Marianne Vos holandar gazteak izugarrizko maila erakutsi du Emakumeen biraren XXI. edizio honetan.  Nagusitasuna nabarmenaz gailendu da gaztea jokatu diren bost etapetatik lautan.

Joan den asteko ostegunean jokatu zen Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatutako Emakumeen Biraren lehen etapa.  Iurretan hasi eta Goiurian bukatu zen ibilbidea eta Marianne Vos izan zen onena bi ordu eta bi minutuko denbora eginda. Luise Keller izan zen bigarren sailkatua eta hemeretzi segundu beranduago helmugaratu zen. Pelotoia ostera, minutu bateko atzerapenaz heldu zen.. Hurrengo egunean bigarren etapa korritu zuten txirrundulariek eta Vosek bere bigarren erakustaldia egin zuen. Arrigorriagan bukatu zen etapa eta  holandarrak bi ordu eta hamabost minutuko denbora egin zuen, pelotoiarengandik ihes eginda.
Hirugarren etapa bi zatitan banatu zuten. Larunbat goizean jokatu zen lehena eta erlojupeko froga izan zen. Beste behin ere, Marianne Vos izan zen onena baina arratsaldean jokatutako beste etapan Regina Schleichner nagusitu zen. Orduņan hasi eta Iurretan bukatu zuten bigarren atal honetako etapa txirrindulariek. Azken etapa aldiz, igandean jokatu zen. 98 kilometroko ibilbidea korritu behar izan zuten txirrindulariek eta Vosek maila handia duela berretsi zuen erakustaldi bikaina eginez. Aurrealdean mantendu zen etapa osoan eta azken sprintean azkarrena izan zen.
Hala, Marianne Vos izan da aurtengo Emakumeen Birako irabazlea. Bigarren postuan Tatiana Guderzo sailkatu zen eta Luise Keller izan zen hirugarrena. Eneritz Iturriaga abadiņarra  izan zen lehen euskalduna baina 39. postuan sailkatu zen, irabazlearengandik ia 25 minutura.

Gehitu zure erantzuna

sdgfj 2008-07-28 06:47
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia