Anboto
 

ATLETISMOA

Peio Agirrebeitiak eta Alizia Romerok irabazi dute Urkiolako igoera

Abadiño - 2008ko ekainaren 23a, 14:28
Durangarrak biak eta Bidezabal atletismo taldekoak. Peiok eta Aliziak maila bikainaz irabazi zuten atzo Bidezabalek berak antolatzen duen Urkiolako igoera.

Ezaugarri hauek dituzten proben artean Bizkaiko zailenetarikoa da hau eta hezetasunak eta lokatzak are eta gehiago zaildu zuten proba. Gainera, ia bostehun metroko desnibela dauka ibilaldi honek azken hiru kilometroetan.
Mohamed El Gouarrahren bajak asko erraztu zien garaipena durangarrei. Agirrebeitia hogeita hamazortzi minutu eta hogeita zazpi segundoko denborarekin iritsi zen, Jose Lagardera bigarren sailkatua baino minutu bat lehenago, alegia. Durangarra bakarrik aritu zen Abadiñotik Urkiolako santutegira dauden 7,6 kilometroetan. Hirugarren postuan Felicisimo Solanas sailkatu zen hogeita hemeretzi minutu eta berrogeita hamaika segundo eginda.
Bestalde, emakumezkoei dagokienez, Alizia Romero izan zen beste behin ere onena. Berrogeita sei minutu eta hogeita zazpi segundo behar izan zituen durangarrak ibilbidea betetzeko. Inma Ruiz beteranoa baino gehiago izan zen. Hala ere, Ruiz ez zen gaizki ibili, berrogeita zortzi minutu eta hamahiru segundu egin baitzituen, bigarren postuan sailkatuz. Hirugarren postua Marta Henaresentzat izan zen eta honek ordubete eta sei minutu behar izan zituen.
Agirrbeitiak eta Romerok batera lortzen duten bigarren garaipena da, izan ere, joan den igandean Forum Sport –Kosta Trail probako hirugarren edizioa irabazi zuten.

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra