HERRI LANAK

Oinezkoentzako lekua irabaziko dute Bixente Kapanaga zaharberrituta

Iurreta.  2008ko uztailaren 01a, 14:49
Eskaintza ekonomikoak jasotzeko epea hasita, astebete inguruan Bixente Kapanagako zaharberritze-lanak emateko tramitazioa hasiko du Udalak. Lanak abuztuan hastea aurreikusi dute, 1,54 milioi inguruko inbertsioa eskatuz, eta, sei eta bederatzi hile bitartean egitekoak dira.

Oinezkoentzako lekua irabaziko dute lanokin; izan ere, Askondon hasita lau metroko espaloiak jarriko dituzte ia Bixente Kapanaga osoan. Horretarako, dauden 30 bat aparkalekuak desagertu egingo dira.

Bixentekapanaga.jpg“Osorik eraberrituko dugu”, Iņaki Totorikaguena alkatearen berbetan. Udalaz gaineko zerbitzuak —argia, gasa, telefonia…—  eta ur-hornidurarako hodi guztiak berriztuko dituzte, saneamendu sarea barne. Hiri-altzariak ere berriztatuko dituzte —paperontziak, jarlekuak, argiteria…— eta arbolak ipini.

Zubiaurren lez, lurpeko zaborrontziak jarriko dituzte Amilburu eta Dantzarin; zabor organikorako hiru, eta, paper eta kartoientzat, beirarentzat eta ontzientzat bana. Galtzada eta espaloia maila berean jarriko dituzte eta bost zebra-bide jarriko dituzte, legediak dioena betez, ikusmen urritukoentzat egokituta. Aitatu dezagun informazioa emateko Led pantaila ere jarriko dela Askondon.

Jaiak bete-betean

Bete-betean harrapatuko dituzte Sanmigelak: “Eragozpenak sortuko dira eta zelan bideratu aztertu beharko dugu lanak eroango dituen enpresarekin, baina, hasi beharrean gaude, urtea amaitzean zati handiena eginda izan eta  erakundeetako diru-laguntzak lortzeko”. Aparkalekuak kenduko direla-eta arazorik sortuko denik ez du uste alkateak: “Hor dago betetzen ez den Ibarretxeko aparkalekua (125 leku) edo Tellitukoa (75 leku), eta Bidebarrietako 100 bat aparkalekuak; Padureta (200 leku) kontuan hartu gabe”.

Gehitu zure erantzuna

dhgk 2008-07-28 07:05
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia