Musikaire

Erdibidera iritsiko da asteburuan

Elorrio.  2008ko uztailaren 10a, 09:35
Barikuan, uztailaren 11n, 22:30etik aurrera Argiņetan izango da Elorrioko Musikaireko hitzordua. Euskal musikaren erreferentzietako bat dugun musikaria izango da kontzertuan: Juan Carlos Perez. Orain hainbat urte Itoiz taldeko abeslari lez ezagun egin zen musikariaren emanaldia da. Itoitz desegin zutenetik kaleratu duen laugarren diskoa aurkeztuko du Juan Carlos Perezek Argiņetako gauean: Hiriko istorioak diskoko abestiak joko ditu. Jazza, bluesa eta bestelako estiloak uztartzen ditu hainbat  musikarirekin; Perez berak pianoaz, gitarraz eta ahotsaz arduratuko da, eta, Fernan Irazoki bateriaz, Gonzalo Tejada kontrabaxuaz, Andrzej Olejniczak saxoaz, Alberto Urretxo tronboiaz eta Ruben Salvador tronpetaz.

Pobre gara izeneko lan berriko kantak aurkeztera etorriko da, bestalde, Joseba Irazoki musikaria, Belardian taldearekin 70eko hamarkadako ukitua duten kantak jotzera; zapatuan, uztailaren 12an, 22:30ean San Josen.

Kale antzerkizaleen hitzordua, Italiako Teatrino Dei Piedi taldearekin izango da uztailaren 13an, 22:30ean, plazan. Antzerkiaren bitartez fantasia, erritmo eta kolorez beteriko une umoretsuak antzeztuko dituzte Musikairen.

Asteburu honetako ikuskizunekin helduko da hamargarren Musikaire erdibidera. Euskal Herrian sortutako musika eta Italiatik ekarritako kale antzerkia izango dira, goian aipatu lez, bariku, zapatu eta domeka honetarako Musikaireko proposamenak. Ondoren, uztaila amaitu arte, Brasil, Kuba eta Portugalgo musikariak izango dira Elorrioko gonbidatuetako batzuk. Izan ere, kalean eta doan izaten diren emanaldietan beste inguru batzuetako kulturak ikusgai ipintzen baititu eskualdean Musikairek.



Halaxe egin zuten argazkian ageri den iragan asteburuko parkingeko emanaldian ere: Kairoko Derbitxeak, Egiptoko herri-musika eta dantza sufi erakargarriak erakutsi zituzten Elorrion. Dantzarien mugimenduen abiadurak ikusleak gozarazi eta harritu zituen.

Gehitu zure erantzuna

Anónimo 2008-11-10 07:19
zhanghe Welcome to our wow Gold and store. We are specilized, professional and reliable website for selling and service. By thewow gold same token,we offer the best WoW service for our long-term and loyal customers You will find the benefits and wow power leveling value we created different from other sites. As to most people, they are unwilling to spend most of the time grinding money for mounts or repair when they can purchase what they are badly need. The only way is to look for the best place towow gold buy cheap WOW gold. Yes! You find it here! Our WoW Gold supplying service has already accumulated a high reputation and credibility. We have plenty of Gold suppliers, which will guarantee ourwow powerleveling delivery instant. Actually, we have been getting tons of postive feedbacks from our loyal customers who really appreciate our service.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia