HASI DIRA LANEKIN

AHTaren lanak hasi dituzte Abadiņo-Durango tartean

Bizkaia.  2008ko uztailaren 10a, 13:23
Hasi dituzte Durangaldean Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak. Galdakao-Basauri zatikoekin hasi zituzten AHTaren lanak ekainean Bizkaiari dagokion zatian , eta, asteon, Abadiņo-Durango zatian ere hasi dituzte. AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzeak deitu ditu, barikuan, uztailaren 11n, 19:00etan, eskualdeko herrietan.

Durangon, Ezkurdin egingo dute protesta, eta Abadiņon semaforoetan. Lanak hasi dituztela salatzeko eta protesta ekitaldiak iragartzeko prentsaurrekoa ere deitu du AHT Gleditu! Elkarlanak, barikuan, Abadiņon.

Abadiņo-Durango zatiari dagozkien AHTaren lanek, denera, 50,7 milioi euroko aurrekontua AHT_LANAK_ABADIANO.jpgedukiko dute. Denera, 3.520 metro ditu zati horrek eta, esaterako, horietatik 1.116 metro zubi bidezkoak izango dira. Maņarian 516 metro izango dituen zubia eraikitzea aurreikusi dute eta Untxillan, berriz, 300 metrokoa. Abadiņon, berriz, tunel faltsua eraikiko dute, 200 metro ingurukoa.

Tunel bidezkoak izango dira AHTa egiteko bigarren zati horien 1.674 metro: Eguzkitzan aurreikusi dutenak 664 metroko luzera izango du. Luzeagoa izango da Mendigainekoa: 1.010 metro hartuko ditu.

Hormak estaltzeko arbolak

Beste alde batetik, jakin eragin dutenez, Abadiņo-Durango zatiko lan horien hormak estaltzeko arbolak jarriko dituzte; baita zarataren aurkako pantailak ere. Lanak amaitzeko 21 hilabeteko epea aurreikusi dute. Mikel Cabiecesek, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak, azaldu izan duenez, “berriz eere frogatu da Espainiako Gobernuak AHTa bultzatzeko erabakia hartuta daukala”.

Espainiako Sustapen Ministerioak daramatza AHTaren lanak Bizkaian eta Araban. Euskal Y-aren lan guztiak martxan eduki gura ditu Sustapen Ministerioak, Gasteiz eta Bilbo arteko zatia kudeatzen du horrek era zuzenean (65 km). Gipuzkoari dagokien zatiak, berriz, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiarekin hasi ziren lanak bertan, apirilean (2,8 km).

Beste bost zati

Abadiņori oraindino esleitu ez dituzten Atxondo-Abadiņo zatiko AHTaren lanek ere eragingo die; zubi bi eta tunel bi eraikiko dituzte. Egoera berean dago Elorrio-Atxondo zatia ere.

Durangaldean eragina izango duten AHTaren beste hainbat zatiko lanak ere eman dituzte dagoeneko. Arrasate-Elorrio zatiko lanak Abadiņo-Durango lanekin batera eman zituzten, iazko urtarrilean; horrek 4,44 kilometro hartzen ditu, eta Udalatx zeharkatuko duen 3,16 kilometroko tunela aurreikusi dute, eta Karraskainen ere 410 metroko tunela egin gura dute. Aurrekontua 67,7 milioikoa da.

Urrian eman zituzten 4,6 kilometro eta 70 milioi euroko aurrekontua izango duten Durango-Zornotza zatiko lanak; Iurreta ere hartuz. Zornotza-Zornotza (5,03 km) eta Zornotza-Lemoa (3,45 km) zatiak, berriz, irailean; hurrenez hurren, 70 eta 45 milioi euroko aurrekontua dute.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia