ITXURA ALDAKETA

Hainbat ekimen garatuko dira herriaren itxura hobetu guran

Otxandio.  2008ko uztailaren 08a, 14:36
Herriaren itxura estetikoa hobetu beharra dago: horixe ondorioztatu zuten 2006-2007 bitartean hainbat herritarren artean burututako hausnarketa estrategikoan. Hori lortzeko, berriz, hiru ekintza-multzo zehaztu dituzte; tartean, herriaren garbitasuna. Horrekin lotuta auzolanera deitu ditu Udalak herritarrak eta kaleak garbitzen jardun dute.

auzola_otxandio.jpgKaleak garbi mantentzeko bidean garbiketa makina erosiko du Udalak, zenbateko maiztasunarekin garbitu beharko litzakeen herriko leku bakoitza zehazteko dagoen arren. Hala ere, “hasierako astinaldi baten beharra” zegoela-eta, auzolana egin da aurretik.

Berdeguneen azterketa ere egin du Udalak, eta bakoitzak zer izaera izan behar duen zehaztu: belartza, lorategia, arbolak egon behar duten lekua… Ildo horretan, “azken aldian berdeguneak asko hasi direla ikusita”, denen mantenua zer mailan eroan behar duen Udalak eta enpresa batek arduratu behar ote luken aztertzen dihardute. Azkenik, mantenu urbanistikoari dagokionez —kale, espaloi, jarleku, paperontziak…— kontratatzeko prozesuan, kontratatu duten arkitekto berriaren laguntza izango du Udalak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia