SARITUAK

Jarduera komertziala sustatzeko iragarkiak

Durango.  2008ko uztailaren 08a, 14:43
Herriko komertzioaren balore positiboak azpimarratzea. Horixe da Dendak elkarteak eratutako film laburren lehiaketa irabazi duen ikus-entzunezkoaren helburua. Miriam Peñak eta Carlos Martinezek, Durango film laburraren egileek, astelehenean 1.000 euroko saria jaso zuen elkartearen egoitzan.

“Hainbat errotulu tartekatuz aniztasuna transmititu gura izan dugu. Irudiak bata bestearen ondoren ezarri ditugu ideia bat hurrengoarekin lotuz. Horretara, mugimendu eta hurbiltasun sentsazioa sortzea lortu dugu”, azaldu dute sortzaileek. Iban Gorriti, Fernando de Vicente eta Xabier Zelaia izan dira epaimahaiko kideak. 
      
_dendakfilmlaburrak.jpg500 eurorekin osatutako publikoaren saria Germán Rodriguez durangarraren Paradisua ikus-entzunezkoak irabazi du. Natura eta herriko merkataritza lotzen dituen animazio-lana, botoen %34arekin, publikoari gehien gustatu jakona izan da. Denda txiki batean arbola baten hazteak modu metaforikoan herriko komertzioaren bizitza islatzen du.

Dendakekoek jakitera eman dutenez,  bertako jarduera komertziala indartzeko Durango “merkatalgune irekia” izan behar da, eta merkataritza-inguruneari buruzko film labur horiek spot legez erabili gura dituzte, merkatalgune ireki horren iragarki moduan, jendaurrean erakusteko.

Gehitu zure erantzuna

NlTSPeDAW 2008-08-22 13:30
yZfs86 ysmqhrqsutni, [url=http://mtbkcmobirww.com/]mtbkcmobirww[/url], [link=http://mzoxlmgexvqa.com/]mzoxlmgexvqa[/link], http://cgqomwatkvgt.com/
ROxLVhyfzj 2008-08-21 03:16
GkvIKp szceiptlejre, [url=http://obkxlskhztrw.com/]obkxlskhztrw[/url], [link=http://ixwbslyvgbub.com/]ixwbslyvgbub[/link], http://ffnqpsvgpsxb.com/

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia