Disko aurkezpena

'Uribarriko Andra Mari Durango Zuri Kantari'

Durango.  2008ko uztailaren 17a, 10:03
Andra Mariko Basilikako sakristian egin dute ‘Uribarriko Andra Mari Durango Zuri Kantari 1510-2010’ diskoaren aurkezpena; Jose Mari Alkorta abade eta proiektuaren sustatzailearen berbetan, “ama birjinari eskainitako 10 lore-sorta diren 10 kantu”. Hamar abesti eta poema bat dira diskoa osatzen dutenak, Gontzal Mendibil kantari zeanuriztar eta Durangoko Jesuitetan ikasitakoak zuzenduta grabaturikoak. Basilikan bertan eta domeka arratsade batean egin zutela abestien grabazioa gogoratu du Mendibilek. Egun hartan, ama birjinari historian zehar idatzitako bertso eta kantak jasota utzi zituzten, 10 euroan eta irabazi asmorik gabe salduko duten diskoan.



Diskoan parte hartu duten kantari eta musikariak Anton Mari Aldekoa-Otalora, Durangoko Orfeoia, Xabier Arana organu-jotzailea, Jon Enbeita bertsolaria, Felix Arkarazo aktorea, Uribarriko Umeen Abesbatza, Gontzal Mendibil kantaria, Uribarriko Gazteak, Senegaldik etorritako herritarrek osatutako M’Lomp Abesbatza eta Juanjo Elezkano izan dira.

Hainbat adin eta jatorritako kantari eta musikarien ahots eta instrumentuetan jasota utzi dute, beraz, historian Andra Mariari idatzitako bertso eta kanta bilduma. Kanta batzuk, gainera, sekula argitaratu bakoak dira, eta bertsoak berreskuratzeko lana ere egin dute disko horretan kolaboratu duten guztiek. Nabarmentzekoa da M’Lomp Abesbatza osatzen duten Ni safi Maria abestia; gurean bizi, lan egin eta ikasten duten 30 lagunek osatzen dute taldea. Hain zuzen ere, abesbatza zuzentzen duen Leopoldo Coly izan da diskoaren aurkezpenean, eta azaldu duenez, euren herrian kantuan aritzeko dagoen ohitura faltan izaten dute gure artean zenbaitetan eta eliz giroa izan ei dute kanturako aproposa.

Askotariko doinuak biltzen dituen diskoa Basilikako sakristian bertan, Exquisita gozotegian eta Oscoz zapata dendan ipiniko dutela salgai azaldu dute egitasmoaren bultzatzaileek.
Aldekoa-Otaloraren ahotsarekin hasten da diskoa; tradizioko hainbat doinu eta gregorianoa ere baliatzen ditu lehenengo korte horretan. Organu doinuak eta Durangoko Orfeoiak jarraitzen dute ondoren, eta euskaraz eta gazteleraz Andra Mariari eskainitako doinuak biltzen dira kaleratu berri duten diskoan.

Gehitu zure erantzuna

aZEfJNaZTCjhFER 2008-08-21 03:16
L42uDC gejukxduwziy, [url=http://zonioymlurax.com/]zonioymlurax[/url], [link=http://smezaijqjpfx.com/]smezaijqjpfx[/link], http://uyvzieoyusoq.com/

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia