Erakusketa

Uztailean, ordenagailuz margotutakoak

Durango.  2008ko uztailaren 17a, 10:05
Artista elektronikotzat izendatu genezake uztaila bukatu arte bere lanak Durangoko Museoan erakusten dituen Koldo Etxebarria eta bere jarduna. Artistak berak azaltzen duenez, bitarteko figuratibo eta abstraktuak baliatzen ditu bere lanak osatzeko. Pintura tradizionalean eta pintzelarekin jardun beharrean, Autodesk Maya izeneko programa informatikoarekin, saguarekin eta patailan egiten du lan artista lemoarrak.

Hala ere, bere burua margolaritzat duela nabarmentzen du Koldo Etxebarriak, eta ordenagailuan diseinatzen dituen horiek argazkigintzako paperean islatzen ditu. Orain Durangon ikusgai dugun El silencio del ser izeneko erakusketa hau Gasteizen erakutsi izan du Etxebarriak lehenago, eta uztailaren 29a arte Durangoko Museoan ikusgai izango da.



Bere lanean, arkitekturako formek garrantzia handia dute, eta esparru berezi horietan kokatzen ditu koadroetan ageri dituen pertsonak ere. Hain zuzen ere, erakusketaren izenburuak adierazten duen moduan, espazio hutsen isiltasunean kokatzen ditu koadroetako protagonistak: gehienetan nolabaiteko jarrera kontenplatibo batean edo hausnarketa sakon batean barneratuta bailiran.
Durangoko Museoan eskegi dituen koadroen tamaina handian jasotzen ditu Koldo Etxebarriak espazio zabalen isiltasunean barrura begira hausnartzen diharduten pertsona horiek. Izan ere, teknika –kasu honetan elektronika– baliatzen duen artista honek bere lanaren azalpen eta irakurketa metafisikoa egiten baitu.

Armonia begiralean dago
Bere margoetako metaforak begiraleari zuzenduta daudela esaten du artistak berak, errealitate estetikoaren benetako protagonista bera dela uste duelako, gizakia baita artearen jatorri eta helmuga, bere berbetan. Ideia horixe islatzeko Fontcubertaren esaldi bat ekarri du bere lana azaltzen duen katalogora Etxebarriak: “kanpoan ikus dezakegun edertasuna barnean daramagun bera da”.

“Koldo Etxebarriaren ideiak estetikaren arlokoak dira”, azaltzen du Xabier Saenz de Gorbea kritikariak katalogoan, “harmonia eta edertasuna bilatzen baitute”. Artistak berak dioenez, Durangoko Museoan bilduta bere lanak “gizakiaren olerkia dira”.

Artelan baten aurrean gaudenez, katalogoan bertan Etxebarri aartista lemoarrak gomendatzen duenez, irudiak liluratuta egon ordez erne egon behar dugu. Geure barnean zerbait gertatzen den zain egotea: horixe omen da bere lanak begiratzeko modua.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia