HERRI LANAK

Begoņa plazako lanak abendurako amaituko dituzte

Elorrio.  2008ko uztailaren 17a, 14:53
Begoņa plazako lanak amaituta izango dira abendurako. Eman ditu dagoeneko Udalak amaitzeko dauden bigarren zatiko lanak, eta hileon bertan hasiko dira. Construcciones y Excavaciones Bermeosolo enpresak hartuko du horien ardura, 309.000 euroko aurrekontuarekin.

Instalazio elektriko eta ur-hornidurarako hodi berriak jarriko dituzte, zolaketa aldatu eta argiteria eta hiri-altzariak jarriko dituzte. “Hiru hile eta erdi beharko dituzte lanak amaitzeko, baina, abuztua ere hor dago eta abendurako aurreikusi dugu amaituta egotea”, azaldu du Niko Moreno alkateak.

Begoinaplazakolanak.jpgUrarka, Ibarra, Labakua eta Esteibarlanda kaleen arteko barruko plazako urbanizazio obra horiek joan zen legealdian eman zizkion Udalak Geryhound enpresari, 650.000 euroko aurrekontuarekin. Iazko azaroan ziren amaitzekoak, eta atzerapena zela-eta otsailean zehapen prozedura zabaldu zuen Udalak.

Urte hasieratik egon dira geldituta lanok, eta ekainean Jaurlaritzak obren kontratua bertan behera uztea “justifikatuta” zegoela aitortuta, zehapen prozedura martxan jarri zuen Udalak, Greyhound enpresarekin kontratua behin betiko etenez. Enpresari ziurtatutakoa ordaindu dio Udalak (380.000 euro); hala ere, obra hastean jarritako bermea bahitu zuen. Obra zuzendaritzagatik eta horrekin lotutako gastuengatik kalte-ordaina eskatzea onartu du Udalak.

Korta, probalekuan

Elizaldeko kirolgunean behientzako korta egokitzen hasi dira eta irailaren 1erako izango da prest. Herri Kirolen Federazioak idiak gordetzeko korta izatea eskatzen du ,eta horri erantzuteko hasi dituzte 26.700 euroko inbertsioa eskatuko duten lanak. Durangoko Ingukom enpresak dihardu horretan.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia