UDALBATZARRERA

Miloi bi eurotik gorako kreditu aldarazpena

Durango.  2008ko uztailaren 17a, 15:24
Gurutze Santuko ermitaren, Ezkurdi plazaren, Lariz Torreko lanen eta Tabira futbol-zelaiko harmaila berrietarako lanak garestitu izanari aurre egiteko 1,8 milioi euro inguru bideratu gura ditu Udalak, eta horretarako kreditu aldarazpena eroan gura du Gobernu Taldeak datorren asteko ohiko osoko udalbatzarrera.

EAJk 2,13 milioi euroko kreditu aldarazpena aurkeztu gura du; horren barruan batzen dira 1988an izandako Urkiolako Auto Igoeran izandako istripuagatik Udalaren erantzukizun zibil subsidiarioari aurre egiteko 346.000 euro.

ezkurdi20008.jpgEzkurdi plazako lanetara bideratu gura dute diru gehien: 685.309 euro, aurrekontua 2,14 milioi eurora igoaz; lanok 1,45 milioi euroan eman zituzten. Tabira futbol-zelaiko harmailak jartzeak 2,63 milioiko gastua eragingo du, proposatu duten moduan 501.450 euro gehituz gero; obra 2,1 milioitan eman zen.

Gurutze Santuko ermita egokitzeak, berriz, 1,22 milioi euro; azken lanon esleipena 747.000 euroan egin zen eta orain 475.100 euro gehitu gura dituzte. Lariz Torre egokitzeko 124.522 euro gehiago bideratu gura dituzte.

Ohiko udalbatzarrera eroan gura du aldarazpena Gobernu Taldeak, atzo egin zen ez ohiko batzarrean mahai gainean utzi ondoren. Zinegotzi jeltzale bat falta izan zen orduan, eta Aitziber Irigoras alkateak erabakitzeko gai “garrantzitsua” eta “mamitsua” dela arrazoitu zuen.

“Seinalatuak”

Bestalde, EAJ eta PSE-EEko zinegotziak “seinalatuak” izan direla gaitzesteko EAJ, PSE-EE, PP, Aralar eta EB-Berdeek sinatutako idatzia irakurri zuen alkateak atzo, udalbatzarra amaitu ondoren.

Zinegotziok “Euskal Y-aren ustezko txikizioaren” eragiletzat jo dituzten kartel eta paskinen bitartez “seinalatu” izana eta udalbatzako kide batzuek “pairatzen duten pertsekuzioa aringarririk barik” gaitzestu dute idatzian, baita “aukera politiko guztiekiko errespetuaren alde” agertuz, “edozelakoak izanda demokrazian eztabaidatu beharreko gaiak”.

Aralarrek argitu du elkartasuna erakutsi gura izan dutela, baina “pertsekuzio” berba kontestutik kanpo dagoela; aldatzea ere eskatu zuten, onartu ez zen arren. Oihane Estibez, Ritxar Alberdi, Zorione Arana eta Oier Perezek “ezegoki” deritzote bai kartel eta paskinei, bai idatziari.  

Gehitu zure erantzuna

dfghgj 2008-07-28 06:46
hi all. I just found a great site for warcraft gold and wow leveling. Are you all aware what wow power leveling is? It is where someone plays your character. You can also buy gold wow from Live4Game as well. Good luck to you all. If you are in the mood for Final Fantasy XI gil, then please go to FFXI Gil, Buy FFXI Gil, FFXI Gil Sale, Cheapest FFXI Gil, Buy Cheap FFXI Gil, final Fantasy XI Gil, Cheap FFXI Gil. Here is some information regarding Conan the Online game. Conan Barbarian, Conan the Barbarian Wallpapers, Age of Conan Classes. Here is some more information Game multiplayer online rpgmultiplayer online game like runescapefree online multiplayer game age of conan gold aoc gold Age of Conan Torrent Age of Conan Trial Age of Conan Free Trial. To see some more of dark age of camelot please Hibernia Midgard Albion DAOC 3 Accounts DAOC How to Run 3 Accounts DAOC Triple Log daoc plat daoc platinum is cheap here. Please go here to purchase. daoc platinum wow gold. For those who like to play other games, DAOC Emissary Broken Visions DAOC Champ Exp Quest DAOC Artifacts DAOC templates Dark Ages of Camelot for gamers of daoc.

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia