LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da lurrunak intoxikatuta

Bizkaia.  2008ko uztailaren 17a, 16:29
Langile bat hil da Zornotzan, hodi bateko kablea kentzeko kutxeta batera sartu eta erregairen baten lurrun toxikoak arnastu ondoren. LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du, barikuan, uztailaren 18an, 11:30ean, Erreferendum plazan.

Lan istripua, atzo, 13:20en gertatu zen, zeramiken Bilbu enpresan. Telefonicak azpikontratatutako YVBB enpresako hiru langilek kable bat atera behar zuten hodi batetik. Euretariko bat kutxetara sartu, konortea galdu eta jausi egin zen; handik atera orduko 51 urteko N.H.P. hilda zegoen. Lankideak, beste kide batek lagunduta, irtetea lortu zuezornotza_lanistripua.jpgn eta erietxera eroan zuten.

Osalanek esan du kutxetara sartu aurretik, oxigeno maila neurtu zutela langileek, eta orduan egokia zela. Baina hodiaren zigilua kentzean gasolina edo gasolio lurrunaren bafada bat igarri zutela. Ondorioz, konortea galdu zuen 51 urteko N.H.P. langileak eta hil egin zen. Sortzez Errumaniakoa zen eta lau urte zeramatzan YVBB enpresan peoi espezialista lanean.

Osalaneko teknikoek baieztatu dute kutxetaren hondoa "erregairen bat izan daitekeen likido batez" beteta zegoela. Osalanek zehaztu du baita Bilbu enpresak ez duela inolako erregai biltegirik ere, baina, 20 metro baino gutxiagora gasolindegi bat dagoela.


Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia