ALEGAZIO EPEA
Durangaldeko Lurralde Zati Plana hizpide Elorrio eta Iurretan
Bizkaia. 2008ko uztailaren 18a, 09:30
Elorriok Durangaldeko Lurralde Zati Planari alegazioak aurkezteko epea uda eta gero hile bi luzatzea eskatuko dio Bizkaiko Aldundiari.
Aho batez erabaki du hori Udalak, “proposamenak ondo aztertu eta eztabaida sortzeko”; era berean, “sozializazio” lana egitea eskatu dio. Udalekiko hartu-emanean eta herritarrei informazioa zabaltzean “gauzak ez dira ondo egin” Gobernu Taldeak dinonez, eta EAJk dio herritarren parte-hartzea ez duela “trabatu” gura, “Gobernu Taldeak, denbora izanda ere bere lana ez duela egin” uste izan arren.
Iurretan EB-Berdeek eskatu dute atzerapena, erabakirik hartu ez den arren; aztertzeko denbora behar dela diote.