MANIFESTAZIOA

AHTaren aurkako aldarria egin dute 250 lagun inguruk

Abadiño.  2008ko uztailaren 21a, 09:47
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak hasi direla salatzeko 250 lagun inguru batu ziren zapatuan, Abadiņon, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioan. Orain dela 15 egun hasi zituzten lanak Abadiņoko Mendiola auzoan. “Herriaren  oihuari entzungor egin eta AHT eraikitzen hasi dira. Abadiņo txikitzen hasi dira”, salatu dute antolatzaileek, ohar baten bitartez.

Abadiņon ez eze, Luku, Ordizia, Zaratamo eta Basaurin ere lanak hasi direla gogoratu dute. “Eta beste zati batzuetan ere aurrerapausoak ematen badabiltza, nola ez betiko antzera, udan. Baina, gu ez gara isilduko”.

Nabarmendu dute “hormigoizko munstro” horrek “justifikaziorik ez duela”. Azpiegitura horrek ekarriko dituen ondorio “oso larriak” eta “inolako onurak” gogoratu dituzte: “Lurra, natura eta ingurumen zoragarri hau txikituko digu: nork imajina dezake hemen hormigoizko zubi izugarri bat?”.

Ildo horretan, garapen soziala “trabatuko” duela adierazi dute; izan ere, AHTan inbertituko den “dirutza izugarria” ez da prestazio sozialetara bideratuko, “eta posible da, gainera, horiek murriztea”. Gaur egungo trafiko arazoak ez dituela konponduko nabarmendu dute: “ez delako horretarako gai, eta gainera, lurzoruan behintzat trafikoa sortu egingo duelako”. Neoliberalismoaren eta kapitalismoaren “irudi hutsa” dela gogorarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.

AHTak justifikaziorik ez duela azpimarratu du AHT Gelditu! Elkarlanak eta egiteko arrazoi bakarra “ diru publikoa xahutu eta pribatizatzea” dela salatu: “Gu guztion kontura eraikuntza enpresak aberastea”.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak “inposatutako” obra hau gura ez dutela eta behar ez dutela aldarrikatu dute, asteburuan, Abadiņon batutako herritarrek: “Izan ere, herriaren hitzaren gainetik, herriaren eskubideen gainetik, kosta ala kosta eraiki gura duten munstro bat da AHTa”. Abadiņo “suntsitzea”  eta “ezerezean uztea” ez dutela onartuko adierazi dute.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia