ATXILOTUAK

ETArekin zerikusia dutelakoan zortzi atxilotu

Elorrio.  2008ko uztailaren 22a, 10:47
Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu, ETArekin zerikusia dutelakoan. Horietako hiru dira Elorriokoak: Gaizka Jareņo Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Liber Agirre Mazaga.

'Berria'ak edizio digitalean kaleratu duenez, atxilotuen artean Arkaitz Goikoetxea 'Bizkaia komando'-ko ustezko burua dagoela diote, eta beste zazpiak laguntzaileak direla. Bilbon, Getxon, Elorrion, Galizian eta Espainian egin dute operazioa, bart. Askatasunak beste bost atxiloturen berri eman du: Elorrion Gaizka Jareņo Ugarriza eta Adur Aristegi Aragon atzeman dituzte, Getxon Iņigo Gutierrez, Galizian Aitor Kotano Sinde eta Fuengirolan Libe Agirre Mazaga.

Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu bart Bizkaian, Galizian eta Espainian, ETArekin zerikusia dutela leporatuta. Guardia Zibilaren arabera, erakunde armatuaren Bizkaia komandoa-ren kontrako operazioa da, eta atxilotuen artean Arkaitz Goikoetxea taldeko ustezko burua dagoela diote. Beste zazpiak ETAren laguntzaileak dira, ikerketako iturriek diotenez, eta Poliziak fitxatu gabekoak.

Goizeko hiruretan hasi dute operazioa, Bilbon, Getxon eta Elorrion, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduetara. Oraindik zabalik daukate. Garzon bera Bilbon izan da.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia