Pilota

Trinketeko enperadoreak Txilen izendatuko dituzte

Bizkaia.  2008ko abuztuaren 28a, 10:28
Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Trinketeko I. Euskal Pilota Txapelketa jokatzen ari dira bederatzi selekzio Txilen. Tartean da Euskal Herrikoa ere. Selekzio bakoitzak bere herrialdeko onenak eraman ditu, bere mugen barruko erregeak. Nazioarte mailako txapelketa honek onenetan onenak bereiztuko ditu, erregeak enperadore izendatuz.

Euskal Herrikoarekin batera ondoko selekzio hauek osatzen dute bederatzikoa: Mexiko, Argentina, Txile, Uruguay, Venezuela, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia eta Dominikar Errepublika. Partiduak atzo hasi ziren eta irailaren 6an jokatuko dira final handiak.

Euskal Herriko selekzioa 19 pilotarik osatzen dute. Tartean Durangaldeko lau ordezkari daude: Itxaso Pradera mallabiarra gomazko paleta modalitatean, eta, Mikel Gonzalez berriztarra, Oier Elorriaga abadiņarra eta Unai Martin mallabiarra eskuz binakako Openean.

Txapelketak gomazko eta larruzko paletan eta esku pilotan jokatuko dira; azken horretan banaka zein binaka. Gomazko paletan emakumezkoak ere ariko dira. Modalitate bakoitzean hiruko taldeak daude. Multzoko bi lehenengoak aurrera pasatuko dira eta hirugarrena, aldiz, etxera. Ondoren, finalerdiak eta finalak datoz (Santiagoko Euskal Etxean). Bikoteak bertan eta unean uneko egoeraren arabera eratuko dituzte Jokin Larraņaga eta Pablo Fusto hautatzaileek. Euskal Herriak modalitate denetan ditu ordezkariak. Ez da selekzio guztien kasua. Boliviak eta Dominikar Errepublikak, esaterako, esku pilotan bakarrik parte hartuko dute.
 
Euskal Herriak talde indartsua daraman arren, lehiakortasuna goi mailakoa izango da. Izan ere, ezker horman parekorik ez dugun arren, trinketean kontuak aldatu egiten dira. Esaterako, kontuan hartzeko arerioak dira Mexiko esku pilotan eta Argentina erremintan, besteak beste.

Open ikusgarria


Eskuz binaka txapelketa berezi bat ere badago, eskupilotari onenak elkarren aurka jarriko dituena. Ikuskizuna ziurtaturik dago. Mexikoko ordezkariek, ‘Loquillo’ Lopezek eta Medinak ez parte hartzea erabaki dute, eta horrek bikoteen osaketa moldatu du.

Open honetako euskal pilotariak Mikel Gonzalez, Liher Gandiaga, Haritz Irazustabarrena, Eneko Esnaola, Unai Martin eta Oier Elorriaga dira. Egoerak eraginda, Martinek Thierry Arizmendirekin jokatuko du eta Elorriagak, berriz, Waltaryrekin.



Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia