Proiektu berria

Zabortegiko lurretan kirol eta aisialdi gunea eraikiko dute

Berriz.  2008ko abuztuaren 28a, 13:37
74.800 metro koadroko espazioan lau zonalde egokituko dituzte. Herri kirolen gunea proiektu honen erdigunean kokatuko da. Iparraldeko estiloko frontoi bi, bi paretetako beste frontoi bat, probalekua, bolatokia, trontzarako gunea eta beste hainbat kiroletan jarduteko lekua prestatuko dabe. Gaur egun belodromoa eta futbol zelaia dauden aldamenean, aparkalekuaz gainera, komunak eta biltegia eraikiko dituzte. Berdegunean oinezkoentzako ibilbidea egokituko dute bidea azkarrago egiteko bidezidorrekin. Nagusientzako ibilbidean, berriz, ariketa fisikoa egiteko makinak erabiltzeko aukera izango da. Ume eta gaztetxoek beraientzako diseinatutako jokoetan parte hartu ahal izango dute. Jabier Azpitarte Berrizko alkateak jakitera eman duenez, “zonalde honetatik Durangaldeko ikuspegi bikaina izango dugu”. Garbikerrek hurrengo 30 urtean lurrak berreskuratzeko ardura izango duenez, zerbitzu bidea izango du. “Ibilbide hori bizikletentzako bidegorri legez aprobetxatuko dugu”, gaineratu du Azpitartek. San Juanak inguru honetan ospatzen direnez, proiektu honetan suak pizteko leku berezi bat izatea ere aurreikusi dute.

Aldundiaren diru-laguntza

Kirol egiturak eraikitzeko Udalak Aldundiagaz hitzarmena sinatu du. Bizkaia 21 planaren barruan 300.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Proiektua gauzatzeko Udalak 150.000 euro bideratuko ditu. “Zabortegia urbanizatuta, gainerako lanak 2009an zehar egitea itxaroten dugu”, dio alkateak.

Gehitu zure erantzuna

Bidaltzailea:

Erantzuna:

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia