Anboto
 

´Agurrik gabeak´ekitaldia

Gomuta sentitua frankismo sasoian biktima izandakoei

Durango - 2008ko urriaren 29a, 10:47

Durango 1936 kul
agurrik_gabeak_albistean.jpgtur elkartearen eskutik “askatasunaren alde borrokatzearren hildako, fusilatu eta desagertuei” egindako gorazarreak 300 lagun inguru batu zituen Plateruena kafe antzokian. Omenaldi hunkigarria jaso zuten, eta “70 urteotako isiltasuna apurtu eta etxean gordetako sentimenduak lehertarazi” zituen Olmako tximiniaren aurrean antolatutako ekitaldi xumeak.

Durango 1936 elkarteak jasotako hildako eta desagertuen izen-abizenekin batera, lore-eskaintza egin zuten, Durangoko Ordena Publikoko kide zen Juan Eskubiren seme eta Durango 1936 elkarteko lehendakari ere Juan Mari Eskubiren eskutik. 1938ko urriaren 24an Larrinagako kartzelatik atera eta fusilatu egin zuten Eskubi. Egun hori baliatuta egin zieten gorazarre “borrokalari antifaxistei”, Eskubik lan egin zuen Olma enpresa izan zeneko azken arrastoa dugun tximinian.

durangoomenaldi1936_copia.jpgAurretik, txalaparta doinu artean irakurri zituzten hildakoen izen-abizenak eta Aurreskua ere eskaini zieten. Juan Mari Areitioren bertsoen ondotik, Agurrik gabe abestia (Unai Iturriagaren hitzak Ander Ertzillak musikatuta) kantatu zuten hainbat lagunek, eta ekitaldiarekin amaitzeko Bide Ertzean taldeak kantaldia eskaini zuen.  

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra