Anboto
 

Sinadura bilketa

Udaletxe eta notaritzetan sinatzera deitu dituzte herritarrak

Abadiño - 2009ko urtarrilaren 14a, 10:50
Datorren martxoaren 1ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan “abertzale eta ezkertiarrek ahotsa izan dezagun”, Udaletxe eta notaritzetan Demokrazia 3.000.000 herri plataformak parte hartu ahal izan dezan, sinatzera deitu dituzte Durangaldeko hainbat herritako ezker abertzaleko ordezkariek herritarrak.

Abadiñoko Errota kultur etxekoan bildu ziren atzo Demokrazia 3.000.000  herri plataforma sostengatuko duten sinadurak eskatzera Otxandio, Durango, Zaldibar, Berriz, Izurtza, Atxondo, Elorrio, Mallabia eta Iurretako ordezkariak.



Ezker abertzaleak, hauteskundeetan egoteko eskubidea dutela nabarmendu dute, eta martxoko hauteskundeei begira sortutako Demokrazia 3.000.000 plataformari bultzada ematera deitu dituzte herritarrak, Oleagaren berbetan, “zero demokraziatik, demokrazia hiru milioira” ailegatzeko. Urtarrilaren 24rako, EAEn jasotako 18.000 sinadura aurkeztu beharko ditu gutxienez, hauteskundeetan zerrenda izateko.

Bizi dugun gatazka, kriminalizazioa eta errepresioa “luzatu” barik, konponbidea bilatzeko, ezinbesteko ikusten dute ezker abertzaleko ordezkariek aldaketa, eta horretarako beharrezko zehaztu dute aldaketa bideratuko duten Durangaldeko herritarren sinadura. Eusko Legebiltzarrerako martxoko hauteskundeetan, “aukera politiko guztiek aukera berdinak izan ditzaten”, Udaletxe eta notaritzetan sinatzera deitu dituzte Durangaldeko herritarrak.

Sinatzeko leku eta ordutegiak

Abadiñon


Udala
Errota kultur etxea
Astelehenetik barikura
09:00-14:00
10:00-20:30
Zapatuan
10:00-13:00
10:00-13:00


Durangon


Udala (Andra Mari)
Notaritza
Astelehena
13:00-14:30
10:00-13:00, eta 14:30-18:30
Martitzena
13:00-14:3010:00-13:00, eta 14:30-18:30
Eguaztena
13:00-14:3010:00-13:00, eta 14:30-18:30
Eguena
13:00-14:3010:00-13:00, eta 14:30-18:30
Barikua
13:00-17:30
X
Zapatua
10:00-13:30
X











Berrizen (Udaletxean)

Urtarrilaren 14, 15, 16, 19, 21, 22, eta 23an
Urtarrilaren 20an
Urtarrilaren 24an
10:00-14:00
10:00-14:00 eta
18:00-20:00
10:00-13:00

Zaldibarren (Udaletxean)

Astelehenetik barikura
 8:30-15:00
Zapatuetan
8:30-13:00

Elorrion
Urtarrilaren 20tik 24ra Udalean

Astelehenetik barikura
11.00-13:00 / 17:00-19:30
Zapatuan
11:00-14:30

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra