Anboto
 

Mendi-bizikleta

Berrizek zirkuitu berrian hartuko ditu mendi-bizikletako txapeldunak

Berriz - 2009ko ekainaren 25a, 10:00
Espainiako Superprestigio Massi Openeko seigarren eta azken proba Berrizen jokatuko da uztailaren 5ean, domekan. Iaz ere Berrizen eman zitzaion amaiera Openari, erreka ondoan osatutako ibilbidearekin. Aurtengo aldian belodromo ingurura tokialdatu dute zirkuitua, espazio gehiago dagoelako eta ikusleek ikuspegi hobea izango dutelako Berrizen lehiatuko diren goi mailako txirrindulariekin gozatzeko.

Lejarreta_I__aki.jpgIrteera puntuan 200 txirrindulari egongo dira, 14 kategoriatan banatuta. Kopuru hori iazkoaren bikoitza da. Elite  mailan, gizonetan zein emakumeetan, erabakita daude txapeldunak: Sergio Mantecón eta Marga Fullana. Lehenengoak bost probatik lau irabazi baditu, Fullanak –gaur egungo munduko txapeldunak– bostak irabazi ditu.

Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia, ordea, zabal-zabalik dago. Gizonetan Carlos Coloma eta Marc Trayter-ek podiuma defendatuko dute. Bestalde, Iñaki Lejarreta berriztarra hamargarren dago, eta saiatuko da herritarren animopean ahalik aurreren amaitzen. Emakumeen arteko lehia ezin estuago dago; Cristina Mascarra eta Ana Villar bigarren eta hirugarren sailkatuen artean puntu biko aldea bakarrik dago. Gainerako kategoria guztiak oraindik erabakitzeko daude.

Zirkuitu egokiagoa

Aurten zirkuitu berria estreinatuko dute Berrizen. Sei kilometro dituen ibilbidea belodromo inguruan egokitu dute. Batetik, antolakuntza lanak erraztuko ditu eta, bestetik, ikusleek zirkuituaren zati  zabalagoan jarraitu ahalko dituzte txirrindularien ibilerak.

Zirkuituak hiru zati ditu: lehenengoa nahiko teknikoa da, baso an barrena egin beharrekoa; bigarrenak aldapa gogorrak ditu; azkena, belodromo inguruan osatuko dute. Iazko ibilbidea fisikoki gogorragoa zen eta aurtengoa teknikoki zailagoa da. 

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra