Anboto
 

ERALDAKETA

TAO txartel berezia, gremio zein osasun zerbitzuentzako

Durango - 2009ko uztailaren 01a, 12:11
Trafikoaren eta aparkamenduaren ordenamenduak (TAO) zenbait eraldaketa “garrantzitsu” jasoko ditu. Horretara, gremioentzat —bertan jardunez gero— eta etxez etxeko laguntzan diharduten osasun-langileentzako txartel berezia sortuko dute, TAO gunean aparkatzeko erraztasunak emanez. Minusbaliatu txarteldunek ere izango dute autoa bertan uztea.

EB-Berdeek, PPk, PSE-EEk eta EAJk egin dute alde. Talde Mistoak “gabezia eta akatsak konpondu” arren, kontra egin du eredu horri egokia ez iritzita.

Aralar abstenitu egin da, eta ez da onartu Zumalakarregi eta San Agustinalde txandakatze handiko gune izendatzea —tramite edo erosketetara bideratzeko, aparkamendua ordu bira mugatuz— eskatzen zuen boto partikularra.

Ia gertu dagoen mugikortasun plana arrazoitu dute PPk eta EAJk. Ezetz esan du Talde Mistoak ere, eta EB-Berdeak eta PSE-EE abstenitu egin dira; neurriaren kontra egon ez arren, “alternatiba falta” dela diote sozialistek.

Laranjak urdinduta


TAO_LARANJA_copia.jpgEpe labur-ertainean “neurri sakonagoak” bideratzeko tresnatzat dauka Udalak Mugikortasun Plana. Baina, bitartean, “koherentzia emateko” eraldaketa onartu dute: Txatxiena, San Ignazio, Zabale eta Askatasun Etorbidean zabalduko da gune urdina, eta egoiliarrei mugatutako gune laranja batzuk urdindu: Juan Mari Altuna, Dario Regoyos, Saibigain eta Laubideta eta Montebideo kaleetan zati bana.

EB-Berdeen ustez, “hobekuntzak” ekarriko ditu disuasio-aparkalekuak egin arte “nahikoa” deritzoten handitzeak. Aralarrek, berriz, horrek aurretik eta “irizpide ekonomizistei jarraituz”, hasieran onartu zen handitze harekin zerikusirik ez daukala nabarmendu du. Dena dela, bestelako neurrien “premia” gogoratu du.

PPk dio TAOa jarri zenetik “hainbat gabezia” agertu dela, eta PSE-EEk “gutxieneko akordioa” aurretik ez lotzea “ulertezintzat” jo du. Neurri “oso onuragarrion” atzean egon den “eztabaida sakon eta zabala” aitatu du EAJk.

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra