Anboto
 

ARDURATUTA

AHTa egiteko zulaketek Gasteiz Bideko herritarren kezka gehitu dute

Durango - 2009ko irailaren 03a, 14:20
Abiadura Handiko Trenarekin (AHT) lotuta, Tabira auzoan aurreikusi duten tunela egiteko zulaketak laster hasiko direla-eta “oraindino eta arduratuago” dagoz Gasteiz Bideko 20ko eta 22ko bizilagunak.

DurangoAHTkaltetuak_copia.jpgLanok hasi eta berehala “arazoak” bueltatuko direla seguru dago Agustin Duran, “orain bertan egoera eusteko modukoa” den arren. “Gure bizi baldintzak hobetzeko ez seguru, baina, zementu pista egin da, eta orain ez da hainbeste hauts harrotzen".

Alex Barrenetxeak ere gogoratu du zulaketetan “egunez eta gauez” ibiliko direla esan diela Udalak, eta horren aurrean zer gertatuko den galdetu du. Dioenez, “orain hasi dira gutaz arduratzen, baina denbora askoan gutxietsi egin gaituzte”. Lurranet-en bitartez jakin zuten, bestalde, trena etxetik 100 metrora beharrean, 40 metrora pasatuko dela. Udaletik inolako informaziorik jaso ez izana salatu du Barrenetxeak.

Duranek dio ez Udalak ez Adif-ek ez diela “jaramonik” egin: “Eten gabeko protesten ondorioz egin digu kasu Udalak”.

Behin-behineko bizilekua

AHTarekin lotutako lanon eraginez, bizilagunoi obrak iraun bitartean behin-behinean beste etxebizitza bat emateko Udalak Adif-i egindako eskariak ez du erantzunik jaso. Egoera “jasanezina” izan arte joateko asmorik ez dauka Duranek berak; Barrenetxeak, aldiz, “irtenbide” bat gura du, seme-alabak ditu-eta.

Adif-ek erantzun duen bakarra izan da obren arduradunari agindu deutsala “kontu handiz betetzea” ingurumen-integrazioko agiriaren eranskinean ingurumena babeste aldera jasotako neurri zuzentzaile guztiak. Hala dio  Mª Jose Balier alkateordeak: “Hori betetzen den ikusi behar da, eta zer egoeratan diren bizilagunak”. Obra-gunea kirol-ekipamendu sistema orokor baten alboan dagoela ere gogorarazi dio Udalak Adif-i, “erabiltzaileei eta udal zerbitzu horren eskaintzari ere zuzeneko kaltea eraginez”.

AHT Gelditu Elkarlanak neurrioi ez deritze nahikoa, eta galdetu dute ia zer gertatuko den lanak amaitzerakoan.

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra