Anboto
 

'SLOW CITY'

Irakurketa guneak bultzatu gura ditu Dendak elkarteak

Durango - 2009ko urriaren 07a, 13:31
Komertzioa, aisialdia eta kultura hartu-emanean jarri guran, hiriko establezimenduetan irakurketa guneak bultzatu gura ditu Dendak elkarteak. ‘Slow City’ (uri lasaia) kontzeptua bertakotzeko aurrerapen bat izan gura dau ekimenak, eta establezimenduotan egindako egonaldia laguntzeko, bai bezeroaren bai horrekin doanaren eskura irakurketa eskaintza jarri gura dabe. Oraingoz, Durangoko 23 establezimenduk egin dute bat ekimenarekin.

plateruena_copy.jpgEstablezimendu guztietan 25 liburu egongo dira eskura; berdinak leku guztietan. Horretara, establezimendu horietako baten liburu bat irakurtzen hasten denak orri-markagailua izango du eskura, zer liburu irakurtzen diharduten eta zer orrialdetan itzi duen zehazteko eta liburuok dituen beste edozein establezimendutan jarraitu ahal izateko. Erosketak luzatu daitezkeen komertzioei eta egonaldia irakurketekin “arindu” dezaketen ostalaritza establezimenduei dago zuzenduta. Horrela azaldu dabe Dendakeko ordezkariek, eta identifikatzeko txartela edukiko dute erakusgai.

1. 200 euro

Dendak merkatari elkarteak egin dio aurre 1.200 euroko gastuari. Komertzioa, aisialdia eta kultura uztartuz kontsumitzaileari “eskaintza aberatsa” eskaini gura die: erosketa “une atsegin eta lasaia” egitea ‘Slow City’-k aditzera eman gura duen legez, argitu dutenez.


Ekimenarekin bat egin dutenak


Anboto taberna
Atxo Fun Fun
Katazka taberna
Leku Berri taberna
Maite taberna
Pol-Pol taberna
Rugby taberna
Gaztelu jatetxea
Zahartzu-Karreto taberna
Alzaa ostatua
Misarbe kafetegia
Murgoitio oinetakoak
Maybel oinetakoak
Goien oinetakoak
Tabira oinetakoak
Lurbi garagardotegia
Cien Pies
Instituto Óptico
Ilargi argi-denda
Qukoa
Plateruena kafe antzokia
Taket
Pizeli barne-dekorazinoa

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra