Anboto
 

erreportajea

Pokerra: gurean be modan dagoen karta-jokoa

Bizkaia - 2009ko azaroaren 16a, 11:40
Duela ez asko, poker txapelketak erretransmititzen hasi ziren telebistan, eta badakigu aparatu honek zelako eragina daukan gizartean; ez da denbora askorik behar izan joko hau telebistatik mahaira pasatzeko. Birusa balitz legez hedatu da han eta hemen, eta Durangaldean ere indarra hartzen dabil, beste leku askotan antzera. Ematen du musari kontrario gogorra agertu zaiola.

Gaur egun modan egon arren, bere jatorria ezagutzeko denboran oso atzera egin behar da. Dataren inguruko eztabaida dago ikertzaileen artean, baina ezin da ukatu zibilizazio ugariren jokoen ondorio dela. Batzuek 969an kokatzen dute sorrera, Muntsung enperadore txinatarrak domino berezi baten jolasten zuenean. Antza denez, greziarrek sistema hori hobetu zuten XIII. mendean. XVI. mendean persiarrek erabili zuten As Nas jokoan jartzen dute beste batzuek oinarria, eta denboran honantzago datozen teoriek XVII. mendean Frantzian garatu zen Poque  izeneko jokoarekin lotzen dute pokerra.



Aurrez aurrekoan

Taberna eta lokal ugarik hartzen ditu poker partida eta txapelketak. Munduan zehar profesionalak badiren arren, batez ere afizioagatik elkartzen dira zaletuak gure eskualdean. Askok lagun artean neurtzen dituzte indarrak, beste batzuek torneoetan parte hartzeko ohitura daukate. Hori bai, jolasa baino, jokoa dela esan daiteke: dirua erabiltzen da normalean.
Musean ez bezala, pokerrean bakarka jokatzen da. Dena dela, badagoz bien arteko antzekotasunak, eta handiena, bietan apustu egiten dela.

Kasinoetan elkartu ohi dira jokalari trebeenak. Diru asko mugitu ohi da bertan, eta kopuru horretatik komisio bat hartzen dute antolatzaileek. Tabernetan aldiz,  jabeek lekua eskaintzen dute, eta dirua parte-hartzaileen artean soilik banatzen da. Honako hau da momentu honetan sona lortu duen jokatzeko modua.

Internet

Bestalde, internetek ere bere aukera eskaintzen du. Programa informatikoei esker, jende askok parte hartzen du sare bidezko partidetan. Telebistarekin batera internet da pokerraren arrakastaren arrazoi nagusienetakoa; zaletuek orduak eta orduak pasatzen ditue pantailaaren aurrean. Horren adibide da pokerdurango.com webgunea.

Zortea?

Jendarteko aurreiritziak ez dira pokerraren mesedetarako. Gehienek bizioarekin eta diru galerekin lotzen dute karta-joko hau, eta kasu batzuk izan arren, bertsioa ez da guztiz egiazkoa. Zaletuek jokoaren balioa defendatzen dute, eta mahai gainean jartzen den dirua bakoitzak kontrolatu behar du. Afizionatuek apustu baxuak egin ohi dituzte normalean.
Beste aurreiritzi batek lotura zuzena du diru-galerekin: zortearenak. Egia da faktore esanguratsua dela, baina pokerra ez da loteria. Estrategiak, ostera, pisuzko garrantzia du jokoaren norabidean.

Estrategia

Partida hasterakoan, zortea izatea komeni da, apustua itsuka (kartak erakutsi barik) egiten da-eta. Baina emaileak kartak mahai gainean eskaintzen dituenean, gainerakoen jokaldiak aurreikusten hasi daiteke. Besteen mugimendu eta jarreren arabera, bakoitzak bere estrategia definitu behar du. Helburua, ahalik eta gehien irabaztea, beti ere burua galdu barik. Estrategia funtsezkoa dela lehen mailako jokalariek erakusten dute: asko xake mundutik datoz, dirua egitea errazagoa dela iritzita. Pokerreko jokalari afizionatuen kasuan, gehienbat muslari amorratuak direla ondorioztatu daiteke.

Pasioa. Horixe da pokerra zaletuentzako. Bere hizkuntza propioa, askotariko modalitateak, irabazteko aukerak,  giroa... Erakargarria izateko ezaugarri guztiak ditu. Ikusiko dugu, egun  moda dena asentatu egiten den ala ez.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra