Anboto
 

iurretan

Taxi auzuneak 1.600 erabiltzaile izan ditu maiatzean martxan ipini zenetik urtea amaitu arte

Iurreta - 2010ko urtarrilaren 20a, 15:55
Auzuneak eta herrigunea lotzeko helburuagaz maiatzean martxan ipini zuten Taxi Auzunea ekimenak "aurreikuspen guztiak apurtu" dituela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Guztira maiatzetik urtea amaitu arteko zortzi hilabeteetan 1.600 lagunek erabili dute; hileko, berriz, 210 lagunek hartu dute taxia, batez beste. Iraila eta urria dira erabiltzaile gehien izan dituen hileak, 275 eta 262 erabiltzailegaz hurrenez hurren.

Aurten ere taxi auzuneagaz jarraituko dutela diote eta aldaketa bi iragarri dituzte. Batetik, Taxi Auzuneko erabiltzaileek karnet bat atera beharko dute. Izan ere, "bestela zaila da erabiltzaileak Iurretan erroldatuta dauden edo ez jakitea". Txartela otsailaren 1etik aurrera atera ahalko da Bidebarrietako udal bulegoetan. Txartela egitea doakoa da eta egunean bertan gestionatzen dute.

Hilabeteko epea ipini dute txartela ateratzeko. Ondoren, martxoaren 1etik aurrera, erabiltzaileek gidariari txartela erakutsi beharko diote.

Bestetik, otsailaren 1etik aurrera zerbitzuaren prezioa 0,50 euroan igoko dute. Oraindik, 1,5 euro da zerbitzuaren prezioa, baina otsailetik aurrera 2 euro izango da: "Udaletxearentzat ere kostu eta esfortzu handia eskatzen du Taxi Auzunea zerbitzuak. Beraz, zerbitzurik egokienaren eta udaleko kontuen arteko oreka bilatu behar dugu. Hala ere, oraindino bidaien kostuaren %80 ordaintzen du Udalak".

h3>Erabilera arduratsua
Oro har, zerbitzuak sortu zenean ipinitako helburuak bete ditu: ibilgailuen erabilera normalizatzea eta auzuneetan bizi diren iurretarrak herrigunera lotzea: udaletxean gestio bat egiteko, erosketak egiteko, medikuarengana joateko… Auzune danetan erabili dute zerbitzua.

Hala ere, Udaletik erabilera arduratsua egiteko eskatu dute: "Erabiltzaileak benetan behar duenean erabiltzeko da zerbitzua da eta horrela erabiltzen segitu dezaten eskatzen dugu eta ez kapritxoagatik", Totorikaguenaren esanetan.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra