Anboto
 

San Agustinen

Gorringo Antzerki taldearen 'Xabinaitor' gaur Durangon

Durango - 2010ko otsailaren 07a, 14:00
Gorringo Antzerki Taldeak Xabinaitor eta Pololoen superheroia antzezlana eskainiko du gaur San Agustinen, 19:00etan.

Nagore Aranburuk moldatu, eta Patxi Gallego marrazkilariaren izen bereko komikiak oinarri hartuta osatu duten lana da Xabinaitor. "Paperetik errealitatera ekarriko dugu Xabinaitor Durangon", aurreratu digu antzezlanean Ertzainaren papera egiten duen Alkainek. Azaldu digunez, "berez istorio poliziako bat da hau", eta Xabino Lizubiaga protagonistaren papera egiten duen Mikel Pagadizabal harrapatu guran ematen du Alkainek antzezlana.

Komikiaren lehenengo alean oinarrituta, Xabino Lizubiaga Xabinaitor izatera zelan ailegatu zen, eta "euskal poxpolinen lurrin salbatzearren" bere boterea nola baliatzen duen ikusi ahalko dugu emanaldian. Kortajarena izeneko Ertzain laguntzailea, Almerian ezagutuko dituzten pertsonaje berezi bi, Xabinoren gurasoak eta "poxpolinak" dira antzezlaneko protagonistak.

"Oso modu zurian kontatzen ditugu gauzak", azpimarratu du Alkainek, "euskarazko ikuslego zabalari zuzendutako barre egiteko istorio bat da", esan digu. "Domeka arratsalde tontoa igarotzeko" proposamen interesegarria, "ganberrada" bat dela Xabinaitor laburbildu du Alkainek. Euskaraz antzerki koloretsua egiteko helburuz dihardutela Gorringo antzerki taldean nabarmendu digu, "serioa eta grisa" barik, "serioa eta koloretsua" den euskarazko antzerkia sortu guran.

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra