Anboto
 

abadiñon

Habeas Corpus 'Rarezas' azken diskoa aurkezten

Abadiño - 2010ko otsailaren 06a, 11:00
Gaur, 23:00etatik aurrera, Rarezas hamargarren diskoa aurkeztera datozen Habeas Corpus madrildarrekin izango da hitzordua Abadiñoko San Blas jaietan.

Taldearen 15 urteko ibilbidean landutako hardcore estiloko kantak, eta gustuko dituzten taldeen bertsioak uztartuko dituzte txosnaguneko emanaldian: Sick Of It All, Agnostix Front edo El Corazón del Sapo taldeen kanten moldaketak kasurako.

Euren ibilbide musikalean eredu eta gustuko taldeei "omenaldia" egiteko era legez ulertzen dute Habeas Corpusekoek bertsioak eskaintzea. Bestalde, taldearen ibilbide horretan hainbat arrazoirengatik alboratuta geratu izan diren kantak ere bildu dituzte hamargarrena duten Rarezas diskoan Habes Corpusekoek.

Hitzei dagokienez, taldekideek eurek nabarmentzen duten bezala, "konpromiso politiko garbia" sormenarekin uztartzetik sortzen dituzte euren kantak.

Madrildarren doinu eta berba gogorren ostean, Ordiziako Trikizio taldea arituko da sanblasetako txosnagunean biltzen direnen artean jai-giroa zabaltzen.

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra