Anboto
 

2009ko balantzea

Erralde, bertako produktuaren aldeko apustuak arrakasta

Durangaldea - 2010ko otsailaren 07a, 12:00
Erraldekoek jakitera eman dutenez, apurka-apurka, hiltegia estatu mailako erreferente bilakatzen ari da kalitatezko produktu bereizi bezala.

Erralde hiltegiak 2009ko balantzea egin du eta ondorioztatu dute bertako produktuaren eta desberdintzearen alde egin duten apustuak arrakasta izaten jarraitzen duela eta Erralde ekonomikoki errentagarria egiten duen arrazoietako bat hori dela.

Erralden iaz 7.133 behi hil zituzten. Horietatik %95 Euskal Autonomia Erkidegokoa zen, eta zehazki, hildako 5.991 behi Bizkaikoak.

Bestalde, Erralden 4.665 arkume hil zituzten. %87 Bizkaikoa zen, gehienak Bizkaiko bildotsa izendapenean merkaturatu zirenak. Gainera, Gasteizko abeltzainen 628 arkume ere hil zituzten, eta Gasteizko merkatuan sartzen lagundu zien. Hiltegiko lanez gain, Erraldek merkatuan parte hartu du Berrizko Txuletoia markapean kalitatezko behia merkaturatuz. Horrela, inguruko sukaldaritzan bertako eta kalitatezko haragia bultzatu du. Gainera, Erralde hiltegiak, "erraldetxoak" egin eta sustatzen jarraitzen du.

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra