mallabian
Inauterietako egitaraua prestatu dute
Mallabia - 2010ko otsailaren 06a, 11:00
Udalaren eta herriko taldeen artean prestatu dute gaur hasi eta otsailaren 16ra arte antolatutako egitaraua.
Arratsaldeko 18:00etan txitxi-burruntzia egingo dute Trabakuan eta ondoren txokolate jana.Datorren barikuan Trikilekugaz triki-poteoa eta VI. Bizkaiko Irekiko binakako final-laurdenak profesional mailan izango dira. Zapatuan neskek palako hiru partidu jokatuko dituzte. Martitzenean, hilak 16, umeek jolasak, kantuak eta dantzak izango dituzte goizean eta 14:30etik 16:30era haur parkea. Arratsaldeko 17:00etan txokolate jana pilotalekuan. Erromeria eta mozorro lehiaketa ere antolatuko dituzte.