Anboto
 

ELORRION

Herria antolatzeko plana martxoaren 31ra arte ikusgai

Elorrio - 2010ko otsailaren 08a, 09:24
Zapatuan, Arriola bete-beteta, Hiri Antolamendurako Plan Nagusia azaldu zuten Elorrion. Datozen zortzi urtetarako plana kultur etxean jarri dute erakusgai. Zortzi asteko epea izango dute herritarrek plana ikusi eta haren inguruko iritziak emateko

Niko Moreno Elorrioko alkatea, Maria Jose Olabarria udal-arkitektoa eta Juan Landa arkitekto juridikoa izan ziren zapatuan planari buruz egindako azalpenean.

Juan Ramon Lombera arkitektoak gidatu du planaren erredakzio taldea, eta hauek dira proposamenetako batzuk:

- San Antoneko lurretan 7 hektarea industriarako klasifikatzea.
- Lince alboko lurretan sektorizatu bako lur zatia jartzea
- Montorran, Goietan, San Pion eta gasolindegi alboan hutsune urbanoak betetzeko etxebizitzak eraikiko dituzte. San Antoneko bi blokeen artean ere etxebizitza gehiago egitea aurreikusten da planean. Etxebizitza horien dentsitatea Arau Subsidiarioen aurreko zirriborroan baino txikiagoa izango da.
- Elgetako jaitsieran eta San Josen bideak hobetzeko proposamena.
- Leiz-Miota auzoan lur batzuk nekazaritzako lur moduan klasifikatzea.
- Ugarteko lurrak eta San Eloy alboko lurrak urbanizagarriak ez izatea proposatzen du planak. Aurreko proposamenean ez bezala.

Herritarren iritzia

Zapatuko ekitaldian, hainbat herritarrek San Antoneko lurretan egitekotan diren industria guneari buruzko kezka agertu zuten, eta nekazaritza lurrak babesteko eskariak ere egon ziren.

Niko Moreno alkateak nabarmendu gura izan duenez, "dokumentuak bere ibilbidea hasi baino ez du egin". Oraindik, hobekuntzetarako gauzak falta direla ere azaldu du. Adibidez, Hiri debekatuaren mapako lanak gehitu behar zaizkio planari, eta oraindik babes ofizialeko etxeen kopurua zehaztu behar dute Hirigintza batzordean.

Informazioa

Iturriko erakusketa 9:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta eguenetan udal-arkitektoa egongo da azalpenak emateko. Bestalde, planaren dokumentazioa udaletxean ere jaso daiteke, eta baita Udalaren web gunean ere.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra