Anboto
 

AHT

Leherketak berriz desorduetan egiten hasi direla salatu dute

Durango - 2010ko otsailaren 11a, 10:16
Urte berriagaz akordio berria egin gura zuten, baina ezin izan dute hartu-emanetan ipini. Berriro ere desorduetan zaratak hasi direla salatu dute.

Tabira auzoko AHTko tramuan tunela egiteko zulaketak egiten hasi ziren irailean. Sasoi hartan, Gasteiz Bideko 20 eta 22. zenbakian bizi diren familia biak akordio batera iritsi ziren tramu hori egiteko ardura duen enpresagaz; besteak beste, leherketak ordu jakin batzuetan izan zitezen adostu zuten: 10:00etan eta 21:00etan. Akordio hori urtea amaitu artekoa zen. 2010a hasi zenean akordioa berritu nahi izan zuten, baina oraingoz, "hainbat bider saiatu arren ezin izan dugu eurekin hartuemanetan ipini", dio Alex Barrentxea bizilagunak.

Ondorioz, urtea hasi denetik egoera "asko okertu" dela salatu du: "Joan zen asteko asteazkenean goizaldeko 1:00etan leherketa bat izan zen. Eta oraintsu gauerdi inguruan beste bi leherketa izan dira". Zartadek etxea "dardarazi" egiten dute eta iazko kargekin alderatuta "batzuk askoz bortitzagoak dira". Baina zarata ez da hor amaitzen: "Ondoren, hondakinak erretiratzen hasten dira, gotik behera jaurtiz. Gero kamioiak hasten dira lanean, horrek eragiten duen zaratagaz".

Tunela egiteko ardura duen enpresatik inrok telefonirik hartzen ez dienez, Udaletxeko bulego teknikora sarritan jo dute. Udalak "obrako arduradunagaz batzeko konpromisoa hartu du": "Udaleko langileekin ez du kexarik. Ondo atenditzen gaituzte eta badakigu sarritan saiatu direla eurekin berba egiten, baina, sentzazioa dut, ez dietela kasurik egiten", dio Barrenetxeak.

Eztandek eragiten dizkieten kalteak ez dira zaratetara bakarrik mugatzen. Agustin Duran bizilagunaren esanetan. Eztandaren ondorioz airean irtendako harri batzuk "teilatura iristen dira" eta gotitik datorren errekatxoaren emaria mozten dute: "Ondorioz ura gure lur zatietara filtratzen da". Ez Duranek, ez Basrrenetxeak ez dute realojoa irtenbide egoki kegez ikusten.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra