Anboto
 

berriz

Irati Planak, batez ere, kirol eta gazteriaren arloa landuko du

Berriz - 2010ko otsailaren 15a, 12:00
Irati Plan Estrategikoa, 2010-2012rako euskaraz plan estrategikoa da. Euskararen erabilera bultzatzeko bigarren plan hori aho batez onartu zuten eguazteneko ohiko bilkuran.

Iaz kale neurketa egin zuten, eta ateratako datuen arabera, Berrizen euskararen erabilera orokorrean %27koa da. Karmen Amezua ezker abertzaleko ordezkariak adierazi duenez,"badirudi erabilera zer edo zer igo dela, baina teorikoki herri euskalduna izateko datu hori baxua dela pentsatzen dugu, eta bultzatzeko neurriak hartu ditugu plan honetan".

Batez ere, hutsune nabarmenenenak gazteria eta kirolaren esparruan aurkitu daitezke. Izan ere, datuen arabera euskararen erabilera %5ekoa da kirol jardueratan; "badirudi kirola eta euskara ez daudela oso lotuta, eta eskola eta institutuan ere erabilera baxua da", dio Amezuak. Beraz, arlo hauetara bideratuko dituzte, batez ere, euskara bultzatzeko ekintzak.

Dagoeneko kirolaren esparruan lanean hasi dira, Koikili Athleticeko jokalariagaz, euskarazko deskribapenak egiten ikasteko ikastaroa antolatu zuten. Kirolaren esparru osoa izango dute kontutan, nagusiena bai, baina baita umeena ere. Helburuak markatu eta ekintza zehatzak antolatuko dituzte, beste herri batzuekin ere kontaktuan daude euskararen erabilera bultzatzeko zer egin daitekeen adosteko.

Hartutako neurrien artean, kartelak, errotuluak –hau da, kirolaren arloko hizkuntza paisaia– euskaratu dute dagoeneko. Bestalde, futbolean euskaraz dakiten entrenatzaileak egotea bultzatuko dute, eta kirola egitera bultzatzen duen publizitatea euskaraz egitea da hartutako neurrietako bat. Lantzen dabiltzan ekintzak ere ildo hori jarraituko dute.

Kirolaz gainera, beste bederatzi esparrutan bultzatuko dute euskara erabiltzea; lan mundua, administrazioa, aisialdian...
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra