Anboto
 

Pilar Zubiaurretaz

Iker Gonzalez-Allende: "Zor historikoa daukagu"

Garai - 2010ko otsailaren 12a, 13:42
Nebraskako Unibertsitatean espainiar literatura eta kultura erakusten dihardu bilbotar honek. Hamaikabidegaz kolaboratzen du.

Zelan murgildu zinen lan honetan?
Jose Angel Ascunce irakasleak erbesteratutako euskal emakumeen gaineko liburu batean kolaboratzea eskaini zidan. Joxerra Zabalak editatu zuen lan hori, eta Pilar Zubiaurreri buruz datu batzuk ezagutzeko aukera eman zidan. Gero, sakontzea erabaki nuen, euskal eta espainiar literaturan horrenbesteko garrantzia izandako emakume bati buruz oso gauza gutxi idatzita egoteak harritzen ninduen-eta.

Zertan sakondu zenuen?
Leopoldok, semeak, amaren biografia bidali zidan Mexikotik, eta beste hainbat testu ere bai; egunerokoa, esaterako. Garaiko euren etxean ere izan ginen biok. Bilboko Arte Ederren Museotik pare bat izkribu eskuratu nituen, eta Bizkaitarra eta Euzko Deyako artikuluak ere batu nituen.

Zelan definituko zenuke Pilar ?
Emakume inteligentea eta jakinmin handikoa zen: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa menperatzen zituen. Indartsua, erromantikoa, karismaduna, fededuna eta euskalduna zen.

Deserriak eragin zuen Pilarren lanean...
Bai. Zubiaurrek egunerokoa idazteari utzi zion, eta Euskal Herria gogoratzeko beharrean hasi zen Euzko Deyan. Gainera, lehenengo urteetan gaixorik egon zen.

Historia garaileek idatzita ei dago...
Erbesteratuak ezin izan dira ikertu euren herrietan, eta hartu zituzten lekuetan ere gaitza izan zuten egokitzea. Garrantzitsua da galtzaileen memoria berreskuratzea; zor historikoa da.

Zer darabilzu orain esku artean?
Gerra zibileko Espainiako narratibari buruzko liburua amaitzen nabil. Pilarren hartu-emanen gutun-liburua ere osatu gura dut.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra