Anboto
 

Elorrion

Kale dantzen lehiaketaren bigarren edizioa, gaur Arriolan

Elorrio - 2010ko otsailaren 20a, 10:00
Bi kategoriatan banatuta aurtengo edizioan, 15 dantza talde amateur dira Akadantz izeneko Elorrioko Arriolako lehiaketan jardungo dutenak.

Kale-dantza gehienak batzen dituen new style kategoria izango da batetik (funky, house, jazz, urban dance, hip-hop...), eta break estiloan (locking, popping) biltzen direnak bestetik. Iazko emanalditik ikasitakotik erabaki dute lehiaketa bi sailetan banatzea, antolatzaileek esan digutenez. Break dantza eta bestelako kale kulturaren adierazpen direnak bereiztea pentsatu dute.

Iazko lehenengo aldian bederatzi talde inguru lehiatu baziren, 15 dira aurten euren parte hartzea konfirmatu duten taldeak. Gehienak Euskal Herriko taldeak izango dira, antolatzaileek azaldu digutenez; hiriburuetako dantza akademietako ikasleek osatutako taldeak omen dira gehienak. Bartzelona, Zaragoza eta Salamancako parte-hartzaileek ere eman dute bigarren edizio honetan izena. Gutxienez bi eta gehienez sei lagunek osatutako taldeak izatea da antolakuntzak ipinitako baldintza nagusia.

18:00etan hasita, euren hirutik lau minuturako koreografiak erakutsiko dituzte dantzari taldeek. Dantzariek euren emanaldiak egin eta gero, epaimahaiak bere erabakia jakinarazi arte, musika izango duten entzuleek gozagarri.

Sail bakoitzeko irabazle hautatzen duten taldeak 400 euro eta BreakOnStage 2010 jaialdian parte hartzeko aukera irabaziko du; bigarren sailkatuak 200 euro.

Apirilean Bilbon


Bilboko La Casillan, apirilaren 24an da Elorrioko Arriolan antolatzen duten kale dantzen nazioarteko lehiaketa. Antolatzaileek aurreratu digutenez, Danimarkako dantzari bikote biren erakustaldia izango da apirileko hitzorduan; pooping eta stop motion dantza. Bestalde, Violadores del Verso taldeko zaragozarren emanaldia gozagarri izango da 2010eko BreakOnStage jaialdiaren Bilboko La Casillako ekinaldian. I.E.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra