Anboto
 

Madrilen

Torturak salatu ditu Aristegik

Elorrio - 2010ko otsailaren 22a, 09:35
Zapatuan espetxeratu zuten elorriarra, eta inkomunikazio aldian torturatua izan dela salatu du.

Aste honetan Katalunian atxilotutako Adur Aristegi, Faustino Marcos eta Jon Rosales espetxeratzeko agindu zuen zapatuan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak. Atxilotu zituztenetik inkomunikatuta egon dira hirurak, eta torturatuak izan direla salatu dute.

Aristegiren kasuan, Guardia Zibilaren partetik iraunkorki kolpatua izan dela esan dio abokatuari. Poltsa ere sarritan ipini diotela, eta elektrodo eta bainerarekin mehatxatu dutela. Uzkitik makila sartzen saiatu direla ere salatu du, baina ez dutela lortu. Begiak estalita eta postura gatxetan egon dira bera eta Rosales atxilo aldi osoan. Kataluniako poliziak emandako tratua egokia izan dela aipatu dute biek.

Rosalesi Ibai Beobide ustezko etakidearekin harremana izatea leporatu die epaileak autoan, eta Aristegiri, Rosalesi ihes egiten lagundu izana. Marcos, aldiz, lehergaia gordetzeko eta haiek prestatzeko toki bila joan zela Kataluniara jasotzen du autoak.

Salaketa

Bestalde, Rothenberger enpresako komiteak enpresa horretako langile baten semea atxilotzea salatu du. Aldi berean "gazte honen eta gainerako atxilotuen osasun egoeragatik ardura adierazi" nahi izan du, "inkomunikazio egoeran torturak jasotzeko arrisku larrian daudelako." "Salbuespen egoera" salatu eta konponbiderako elkarrizketa jo dute tresnatzat.

Elorrion atxiloketa salatzeko protestak egin dituzte egunotan.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra