Anboto
 

Txirrindularitza

Joseba Beloki izango da Cafés Baqué taldeko prestatzaile fisikoa

Durangaldea - 2010ko otsailaren 26a, 14:47
Gaur (otsailak 26) Cafés Baqué txirrindulari taldea aurkeztu dute. Nobedade nagusi bi ditu taldeak: Joseba Belokik prestatzaile lanak egingo ditu eta, lehenengoz, taldea 23 urtez azpikoa izango da.

Ruben Gorospe zuzendariaren berbetan "talde gaztea dugu; bataz bestekoa, 20 urtean dago" . Guztira 11 txirrindularik osatuko dute taldea; tartean 19 urteko abadiñar bat dago: Borja Abasolo.

Joseba Belokiri buruz biek Eustaltelen batera aritu zirela gogoratu du: "Ni majasista lanetan nenbilen orduan". Biek "bikote ona" osatuko dutela uste du eta "dakiguna gazteei erakusten saiatuko gara". Joseba Beloki esker oneko agertu da eta prestatzaile lana "betidanik" gustatu izan zaiola aipatu du: "Entremenduek, fisiologia munduak eta antzerako gaiek betidanik erakarri naute. Ildo horretako lan batzuk ere egin ditut. Beraz, gustura eta ilusionatuta nago". Orain txirrindulariak sarritan "ofizio gutxirekin" pasatzen ei dira profesionaletara eta helburu nagusi legez horixe omen dute, gazteei "ofizioa eta lanbidea erakustea".

TALDEA

Asier Martin: Zierbena, 1991-11-15 (Mungia-Liftra taldetik dator)
Xabier Arribalzaga: Gernika, 1991-10-01 (Mungia-Liftra)
Jokin Morentin: Gasteiz, 1991-11-28 (Electro Alavesa)
Jon González: Bilbao, 1991-06-07 (Mungia-Liftra)
Javier López de las Hazas: Carcastillo (Nafarro), 1991-04-04
Igor Plaza: Mungia, 1990-09-24 (Cafés Baqué)
Eneko Murgiondo: Narbaja (Araba), 1990-06-26 (Electro Alavesa)
Aitor Alvaré: Leioa, 1989-04-04, (Koplad-Uni2)
Jorge Calcedo: Sopelana, 1989-12-17 (Koplad-Uni2)
Juan Sebastian Tamayo: Alagon (Zaragoza), 1988-05-23 (CAI Zaragoza)
Borja Abasolo: Abadiño, 1988-11-01 (Cafés Baqué)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra