Anboto
 

Pilota

Promesarik onenak lehian Biharko Izarrak txapelketan

Mallabia - 2010ko martxoaren 03a, 09:31
Martitzenean aurkeztu zuten Mallabiko Biharko Izarrak txapelketako zazpigarren aldia. Urtero legez, etorkizunean zeresana eman dezaketen hainbat promesa batuko ditu. Guztien helburua txapel prestigiotsua janztea eta Mallabiko pilotalekura hurreratuko diren enpresa handietako begiraleen harreta bereganatzea izango da.

Izan ere, txapelketan parte hartutako hainbat pilotarik eman dute gero profesionaletarako saltoa. Iñaki Larrinaga eta Mikel Beroiz ditugu azkenengo adibideak. Elorriarrak iaz txapela jantzi zuen Yoldigaz eta aurten Lehen Mailako Banakako Txapelketa ederra osatzen dabilen Beroiz 2008ko txapelduna dugu, Ollogaz batera. Biharko izarrak-en parte hartutakoak dira, besteak beste, Asier Berasaluze eta Ibai Zabala ere.

Txapelketa jokatzeko sistema urterokoa da. Multzo bitan banatuta, denek denen kontra jokatuko dute. Azkenean garaipenik eta aldeko tantorik gehien dituzten aurrelari eta atzelariak pasako dira finalera. Finala ekaineko lehenengo hamabostaldian jokatuko dute. Apirilera bitartean eguenetan jokatuko dituzte partiduak. Handik aurrera domeketan ere bai.

Eskualdeko lau pilotarik parte hartuko dute: Ander Olalde eta Andoni Aldape mallabiarrek eta Igor Azpiri eta Jon Landaburu elorriarrek.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra