Anboto
 

europa mailan

Elorrioko Institutuko ikasleen bideo saritua

- 2010ko martxoaren 11a, 12:15
Duela bost urtetik Elorrioko Institutua Comenius izeneko elkarteko kidea da. Comeniusek Europako hainbat ikastetxe batzen ditu, eta euren artean elkartrukeak egiten dituzte. Elkarte horretako ikastetxeek elkarren berri izateko Interneteko gunea da eTwinning. Ikasleek esperientziak trukatzeaz gainera, gune horretan bideoak ere konpartitzen dituzte. Horren haritik, Europa mailako bideo laburren lehiaketa egin dute, eta Elorrioko ikasleak izan dira irabazle.

Elorrioko Institutuko ikasleek hainbat herrialdegaz egin dituzte elkartrukeak orain arte. Aurten, inauteri aurretik ikasle alemaniarrak izan ziren Elorrion, eta gaur joango dira Elorrioko ikasleak Alemaniara. 30 ikasle doaz, erdiak Bavierara, Hausburgora zehazki, eta beste erdiak Alemania iparraldera, Peinera, hain zuzen ere.

Ikasi eta ondo pasatu

Bideo horiek prentsa tailerra izeneko irakasgaian egin dituzte, Iñigo Sourrouile irakasleagaz. Sourrouilek azaldu duenez, "bideoen bitartez institutuaren beste ikuspegi bat eman gura dugu; ikasteaz gainera ondo pasatu eta gauza desberdinak egiten ditugula azaldu gura dugu".
Epaimahaiak jakinarazi duenez, bideoaren "originaltasunagatik" eman diote saria, eta baita ikasle askoren parte-hartzea eragin duelako ere.

eTwinninga ardatz hartuta osatu duen bideoak hiru minutu irauten du. Bertan Elorrioko Institutuko hainbat ikasleak agertzen dira abesten eta bideo osoan presente dagoen musika martxosoari laguntzen. Gainera, ikasleek hainbat naziotako kulturari egiten diete erreferentzia eta hizkuntza askotan hitz egiten dute: frantsesez, ingelesez, japonieraz… Aipatutako kultura eta nazio horietako jantziak ere erabiltzen dituzte bideoan.


 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra