Anboto
 

Basilikan

Sortzez Garbiako erretaula konpontzen

Elorrio - 2010ko martxoaren 06a, 08:00
Azken asteetan, Sortzez Garbia Basilikako erretaulako hiru zati lurrera erori dira. Erretaulara begiratu eta ez dirudi ezer handirik, "baina behin lurrean tamaina politekoak dira", aipatu digu Martin Aranbarri abadeak. Gainera, zatiak ez dira erretaulan zonalde berekoak, hainbat gunetakoak baino. Zonaldea aldamioekin babestu dute.

Elizbarrutiko Museoko arduradunek eta Aldundiko ordezkariek erretaula aztertu dute eta arrakalak dituela eta azterketa teknikoa egin behar zaiola adierazi dute. Oraindik ez dakite zeren ondorio izan den, baina badute susmorik: "Antza denez erretaula egiterakoan erabili zuten kola lehortu egin du berogailuak eta lehortu denean irudiak erretaulatik bereizi dira".

Orain zazpi urtetik hona, tenperatura erregulatzea eta hezetasun maila neurtzea ahalbidetzen duen berogailua dute, aurretik ez zuten horrelakorik eta "kaltea orduan sortutakoa izan daiteke", Aranbarriren ustez.

Aranbarri kezkatuta dago dagoeneko hitzartuta dauden ezkontzekin. Ez daki atzean aldamioa duela ezkondu nahiko duten. Mezak ematerako orduan ez dago arazorik, betiko moduan eta ordutegian emango ditu Basilikako abadeak.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra